1909KO KOPA

Finalerako bidea

XX. mendeko lehen urteetan, San Sebastian Recreation Clubak eta gure klubaren aurreko beste talde donostiarrek oso emaitza onak lortu zituzten, baina ezin zuten txapelketa ofizialetan parte hartu, Elkartea ez baitzegoen Erregistro Zibilean inskribatuta.

Arrazoi honegatik, 1909ko Espainiako Txapelketan parte hartzeko Club Ciclista izenarekin jokatzera jo zen, erakunde honek legezko baldintzak betetzen zituelarik.

Txapelketa Madrilen jokatu zen apirilaren 4tik 8ra bitartean. Txapelketan bost taldek eman zuten izena: Club Ciclista, Athletic Club, Fortuna Vigo, Espanyol eta FC Barcelona. Lehiaketa sistema partida bakarreko kanporaketena izan zen, baina, bost talde izan zirenez, aurretik Athletic eta Club Ciclistaren artean kanporaketa bat jokatu zen.


Club Ciclista – Athletic Club


Apirilaren 4an, Club Ciclista Athletic taldearen aurka aritu zen Madrilgo o 'Donnell zelaian. Hamaikakoak hauek izan ziren:

Club Ciclista: Bea, A. Sena. Arocena, Arrillaga, Echeverria, Rodríguez, M. Sena, Lacort, Mac Guinness, Simmons eta Bireben.

Athletic: Asuero, Aldecoa, Belauste, Ruete, Iza, Mendiola, Saura, Mortimer, Didixein, Vega de Seoane eta Villaamil.

Sauraren gol batekin aurreratu zen Athletic, penalti eztabaidagarri bat sartuz. Mac Guinnessek berdindu zuen eta Miguel Senak donostiarren bigarren gola lortu zuen atsedenaldia iritsi baino lehen. Bigarren zatian Simmonsek hirugarren gola sartu zuen, penaltiz. Handik gutxira, Mortimerrek bizkaitarren bigarren gola sartu zuen. Markagailuan hiru eta bikoarekin, epaileak Club Ciclistaren aldeko penalti eztabaidagarria adierazi zuen eta Miguel Senak, kiroltasun keinu txalogarri batean, bere borondatez jaurti zuen kanpora. Amaierarako hamar minuturen faltan, Mac Guinnessek, penaltiz hau ere, lau eta bikoa lortu zuen.


Finalerdia: Club Ciclista – Fortuna Vigo


Hilaren 6an, Donostiako taldeak Vigoko taldearen aurka jokatu zuen finalerdietako partidan. Hamaikakoak hauek izan ziren:

Club Ciclista: Bea, A. Sena. Arocena, Arrillaga, Echeverria, Rodriguez, M. Sena, Lacort, Mac Guinness, Simmons eta Bireben.

Fortuna Vigo: Douglas, Silva, Yarza, Quinta, Ocaña, Baraja, Lescaille, Nagle, Hamthorne, Novoa eta Martin.

Partida lehiatu batean, galiziarrek gogor jokatu zuten, eta talde donostiarrak bi eta huts irabazi zuen. Mac Guinnessek, lehen zatian, lehen gola egin zuen banakako jokaldian eta jokalari berak, amaierarako bost minuturen faltan, markagailuan bi eta hutsekoa jarri zuen.

Beste finalerdian, Español de Madridek hiru eta bi irabazi zion FC Barcelonari.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!