EMAN IZENA OSTEGUNEKO FESTAN, GURE FAN ZONEN

Fitxaketa berrien sinadura ekitaldia eta Championseko zozketa

Sentitzen dugu, kupoa 15:25ean itxi da

Datorren ostegunean denboraldi berriaren hasierako unerik esperotuenetako bat iritsiko da. 18:00etatik aurrera hasiko da Nyonen Champions Leagueko multzoen faseko zozketa. Hain egun zirraragarria familian gozatzea merezi du eta, horregatik, festa bat antolatu dugu gure Fan Zonen, Keler Espazioan.

Ez da ostegun arratsalderako ekitaldi sozial bakarra izango. Zozketaren aurretik, fitxaketa berriak hurbilagotik ezagutzeko aukera izango duzu. 16:30etik 17:45era, Hamary Traoré, André Silva, Arsem Zakharyan eta lurreratu berria den Kieran Tierney izango dira protagonistak Fan Zoneko gure eremuetako batean egingo den sinadura-ekitaldian, LG Gaming-en.

Izena eman ekitaldi bikoitzerako

Edukiera-mugak daudenez, izena emateko formulario bat aktibatu dugu Fan Zonera sartu nahi duten pertsona guztientzat, bai sinadura-ekitaldirako, bai zozketa Gastroguneko pantaila erraldoian ikusteko. Pertsona bakoitzak gehienez hiru lagun apunta ditzake, eta eskatzaileak bere NANa aurkeztu beharko du gunera sartzean.

Eskaerak izen-ematearen ordenaren arabera kontabilizatuko dira edukiera bete arte. Fan Zone 16:00etatik zozketa amaitu arte egongo da zabalik. Gastroguneko zerbitzu guztiak martxan egongo dira. Izena eman dutenei aldez aurretik joatea gomendatzen diegu, sinadura-ekitaldian azken orduko pilaketak saihesteko eta ezusteko gehiagorako tartea izateko.

Jolasak, opariak eta zozketa

Izan ere, sinadura-ekitaldia amaitutakoan, Txurdin ere bertan izango da, eta bertaratutako guztiak gonbidatuko ditugu Gastrogune eremura, Champions League-rekin lotutako hainbat jokotan parte hartzera. Eta, opariak banatu ondoren, zuzenean biziko da Europako futboleko zozketarik garrantzitsuenaren zirrara. Eta zer hobe elkarrekin bizitzea baino? Zuen zain gaude!


*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!