Ikus ezazu 109 urteurrenaren bideoa

Vídeo

110 urteurrena

Futbol 4ko Txapelketara apunta zaitez

Vídeo

Apunta zaitez hemen (kupoa bete egin da)

Datorren irailaren 7an Realak 110 urte beteko ditu. Azken urteetako tradizioari jarraituta, klub txuri-urdinak familian ospatu nahi du hain berezia den egun hori.  Oraingo honetan berriz Donostiako leku enblematiko batean ospatuko da festa, Sagueseko esplanadan.

Infantil Futbol 4ko txapelketa

Jaia sorpresaz beteta egongo da; laster jakin duzue zer sorpresa diren. Futbol 4ko txapelketa bat izango da.  Pasa den denboraldian, partiden aurretik Realak antolatzen zuen ´Fan Zone’-n arrakastaz erabili izan den zelaia instalatuko da bertan. Txapelketa infantilo kategorian jokatuko da da (2006an eta 2007an jaiotakoak). 8 talde eratuko dira. Txapelketa lauretan hasiko da.

Gaurtik aurrera eta kupoa bete arte, zure taldearen izena eman dezakezu goiko estekan prest duzun galdetegia betez. Hitz egin zure lagunekin, aukeratu Realeko jokalari historiko baten izena eta osatu zuen taldea lehenbailehen. Beste sorpresa polit batzuez gain, realzalerik realzaleenen sariak ere egongo dira. Eta gehiago ere egongo da. Datozen egunetan zehaztasun gehiago emango dira.

Deskargatu partiden araudia

Deskargatu partiden taula

Aipatutako ekitaldian, Real Sociedad de Futbolek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzen bada eta irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!