Merezimenduz ez da bizi, eta futbola ere ez da salbuespena. Gaur Realak ez du hutsik egitea merezi izan, baina Valladolidek asmatu egin du eta Reale Arenatik hiru puntuak eskuratu ditu.
Lehen zatian ez da ia ezer gertatu. Bi taldeak gora iristen saiatu dira, baina argitasuna falta izan zaie. Realak, Sorloth aurrelariaren botetan, zati honetako abagunerik argiena izan du. Marinek norvegiarrari baloia eman dio eta honek, Masipen aurrean, oinaren kanpoaldearekin errematatu du baloia zutoinera bidaliz.
Bigarren zatian ere kosta egin da aukerak sortzea, nahiz eta Reala gehiago murgildu den Masipen atearen inguruan. Sorloth saiatu da berriro, area aurrealdetik egindako erremate batekin, oso gutxigatik kanpora joan dena. Gero Kubok, pare bat jauriketen bidez, kanpokoen atezainarekin topo egin du. Valladolid ez da Remiroraino iritsi, baina Realako areara iritsi diren jokaldi bakarrean, egindako erdiraketa batean, Larinek buruz sartu du gola, Valladolideko taldea aurretik jartzeko. Brais Mendezek, Aihenen erdiraketara, gora joan zaion burukada batekin berdindu ahal izan du. Kubok, luzapenean jada, ez du eskuinarekin asmatu area barruko baloi arriskutsu batean.
Realak estropezu egin du, baina, jardunaldia nola joan den kontuan hartuta, porrotak min pixka bat gutxiago egiten du. Jarraitu egin behar da. Aurrera, Reala!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Barrene (Brais Méndez, min.46), Zubeldia, Le Normand, Rico (Aihen, min.45), Illarra (kap)(Olasagasti, min.77), Zubimendi, Navarro (Oyarzabal, min.62), Marín (Carlos Fdez.,min.84), Take eta Sorloth.
Real Valladolid: Masip (cap), Luis Pérez, Javi Sánchez, Hongla (El Yamiq, min.83), Olaza, Kike (Aguado, min.67), Monchu, Óscar Plano (Iván Sánchez, min.58), Plata (Rosa, min.83), Machis eta Sergio León (Larin, min.58).
Gola: 0-1: Larin, min.73.
Epailea: González Fuertes. Txartel horia erakutsi die etxeko Rico, Barrene, Illarra eta Carlos Fernándezi eta kanpoko Javi Sánchez, Olaza, Óscar Plano, Hongla eta Larini.
Asistentzia: 32.214 ikusle.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin