REAL SOCIEDAD 2-5 FC BARCELONA

Gaindituta

Vídeo

Realak bi eta bost galdu du gaur gauean Zubietan FC Barcelonaren aurka non kanpokoek beraien jokaldi arriskutsu bakoitzean gola sartzea lortu duten.

Hasiera ez da erraza izan txuri-urdinentzat. Eskuin hegaleko pase bati esker katalanak markagailuan aurreratu dira neurketa hasi eta berehala, Martensen golaren ondoren. Gipuzkoarrek bikain erantzun diote jokaldi horri eta Carla Bautistak, hortik gutxira, partida berdindu du. Baina poz horrek gutxi iraun du.  Toni Dugganek eta Martensek berriro bi gol ia jarraian sartu dituzte kanpokoentzat, neurketa bideratuz. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan intentsitatea jaitsi egin da, eta FC Barcelonak egoera hori aprobetxatu du atsedenaldira iristeko bost minutu geratzen zirenean laugarrena egiteko. Toni Duggan izan da, oraingoan ere, golegilea.

Katalanak emaitza handiagotu dute aldageletatik igaro ondoren. Aitanak gol bikaina sartu du area ertzetik bosgarrena egiteko kanpokoentzat. Baina Reala ez da etsi eta saiatzen jarraitu da amaieraraino. Horrela lortu du Nahikarik bigarrena txuri-urdinentzat area barruko jaurtiketa batekin Paños gaindituz. Azkeneko ordu erdian ez da aukera askorik ikusi, jokaldi arriskutsu gutxi sortuz bi areatan. Dexente ikusi ditugu jada lehenengo hirugogei minutuetan.

Asteburu honetan, Gonzalo Arconadaren neskek Valencia FC-ren aurka jokatuko dute, txapelketa berri batean, Erreginaren Kopan. Final laurdenetara sailkatzeko aukera izango dute neurketa horretan txuri-urdinek.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Soldevila, Etxezarreta (Cardona, min. 46), N. Mendoza, Maddi, B. Beltran, Itxaso (S. Olaizola, min. 88), L. Baños, N. Eizagirre (Chini, min. 83), C. Bautista (Palacios, min. 58), Nahikari.

FC Barcelona: Paños, Mapi, Melanie Serrano (Leila, min. 57), Vicky Losada, Torrejon (Van der Gragt, min. 68), Alexia, Aitana, Toni Duggan, A. Pereira, Kheira Hamraoui (Patri Guijarro, min. 72), Martens (Barbara, min. 40).

Golak: 0-1: Martens, min. 7; 1-1: C. Bautista, min. 10; 1-2: Toni Duggan, min. 12; 1-3: Martens, min. 18; 1-4: Toni Duggan, min. 39; 1-5: Aitana, min. 50; 2-5: Nahikari, min. 59

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko Nahikariri eta kanpko Melanie Serrano, Torrejon, Kheira Hamraoui eta Pañosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!