REAL SOCIEDAD 1-4 ATLETICO DE MADRID

Gaindituta

Vídeo

Realak bat eta lau galdu du gaur eguerdian Zubietan Atletico de Madriden aurka. Gipuzkoarrek bere aukerak izan dituzte, baina kanpokoak nagusi izan dira.

Txuri-urdinei kalte egin die neurketaren hasierak eta, lehen aukeran, kanpokoak aurretik jarri diren markagailuan. Charlynek egin du gola, erdiraketa jarri ordez baloia ateruntz bidali ondoren. Ezin izan du ezer egin Mariasunek. Gipuzkoarrek ez dute amore eman eta hainbat aukera izan dituzte berdinketa lortzeko, argiena Barbararen eskutik, baina kanpoko atezainak baloia urrundu du. Reala hobeto zegoenean, madrildarrek abantaila handiagotu dute Dugganen golarekin.

Hobeto sartu da bigarren zatian Atletico de Madrid berriro ere eta abaguneak izan dituz partida erabakitzeko, baina Angela Sosaren jaurtiketa desbideratuta joan da. Txuri-urdinek ere emaitza murrizteko aukerak izan dituzte, asmatu gabe. Amaitzeko hogei minuturen faltan, Angela Sosak bideratuta utzi du neurketa kanpokoentzat. Leire Bañosek Realaren gola egin du, merezitakoa. Azkeneko minutuetan, Santosek laugarren eta azken gola lortu du.

Porrot honekin, txuri-urdinak sailkapenaren erdialdean mantentzen dira. Hurrengo astean Sevillaren aurka jokatuko dute bolada aldatzeko asmoarekin.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, C. Blanco (Iraia, min. 83), Maddi, N. Mendoza, Lucia, Itxaso, L. Baños, M. Cardona (Mirari, min. 78), N. Eizagirre (S. Olaizola, min. 60), Manu (C. Bautista, min. 60), Bárbara.

Atletico de Madrid: Van Veenendaal, K. Robles, Alexandri, Angela Sosa, Ludmila, Charlyn (Ovdychuk, min. 86), Menayo, Virginia (Linari, min. 63), Duggan (Olga Garcia, min. 63), Tounkara, Santos (Anita, min. 89).

Golak: 0-1: Charlyn, min. 3; 0-2: Duggan, min. 31; 0-3: Angela Sosa, min. 72; 1-3: L. Baños, min. 74; 1-4: Santos, min. 83

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Santosi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!