REAL SOCIEDAD 1-1 SPORTING CLUB HUELVA

Galdutako aukera

Vídeo

Realak aukera paregabea galdu du Sporting Club Huelvaren aurka bana berdindu ostean gaur goizean Zubietan.

Txuri-urdinek indartsu ekin diote partidari. Amaiur, Mersnikek zapuztu duen buruz burukoan, lehena sartzear egon da. Minutu batzuk geroago, oraingoan bai, gola iritsi da: Nereak atera du falta eta Mirarik, baloia botea egiten utzi gabe, hau gurutzatu eta sare barrura bidali du. Donostiarrek nagusi izaten jarraitu dute eta garaipena bideratzeko aukerak sortu dituzte: Tejadaren ezkerkada, Fransssiren eskuinkada, Amaiurren beste jaurtiketa bat... Baina, zoritxarrez, guztietan Mersnik izan da salbatzailea. Norgehiagoka berdinduz joan da eta Hmirovak lehen abisua eman ondoren, huelvarrek Mikuren erdiraketa baten bidez berdindu dute norgehiagoka Carrascok area barruan kontrolatu eta definitu ondoren.

Txuri urdinei gehiago kostatu zaie bigarren zatian. Kanpokoek estutzen jarraitu dute eta Barbarak, eskuin hegaletik egindako barnekaldi baten ondoren, bigarrena gertu izan du desbideratuta joan den erremate batekin. Donostiarren artean onena Amaiurrek izan du langa jo duen jaurtiketa indartsu batekin. Partida nornahik irabazi ahal izan duen joan-etorrian bihurtu da. Huelvarrak helburua lortzetik gertu egon dira Dybdahlen erremate pare batekin, baina ez dira oso gutxigatik sartu: lehenengoa kanpora joan da eta bigarrenak langan jo du. Donostiarrek asko estutu dute azken txanpan, Jensenen desbideratuta joan den erremate batekin eta Tejadaren beste batekin, Mersnikek harrapatu duena. Ondorioz, markagailua ez da mugitu.

Berdinketa honek zapore txarra uzten die txuri-urdinei, ligan berriro irabazteko aukera galtzen baitute. Hurrengo asteburuan Valencia CF taldeari bisita egingo diote helburua berriz lortzeko asmoz.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma (Izarne, min. 66), Tejada, Etxezarreta (Cecilia, min. 82), Bernabe, I. Arnaiz, Andreia, Franssi, N. Eizagirre (kap.) (Lorena, min. 66), Amaiur eta Mirari (Jensen, min. 58).

Sporting Club Huelva: Mersnik, Maria Ruiz (Paula Romero, min. 88), Patri Ojeda, Correa, Balleste, Carrasco R. (Joy Bokiri, min. 88), Cienfu (Dybdahl, min. 79), S. Castello (kap.), Miku, Hmirova eta Barbara (Hagman, min. 77).

Golak: 1-0: Mirari, min. 11; 1-1: Carrasco R., min. 36.

Epailea: Gil Soriano. Txartel horia erakutsi die etxeko Lorenari eta kanpoko Barbara, Carrasco R. eta Mersniki.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!