Deportivo Alaves 0-2 Real Sociedad

Garaipen bat baino gehiago

Vídeo

Behar zuen eta lortu egin du, baina ez edozein modutan. Realak huts eta bi irabazi dio Deportivo Alavesi bere estilori leial izanda. Partidan agintzen eta konfidantza galdu gabe nahiz eta kosta egin den gola iristea. Baina kalitatea beti agertzen da eta partidaren agintea eramanez, errazago da helburua lortzea. Oyarzabalen ikutu zoragarri bat eta Aritzen zortedun gol batek, atzean erakutsitako sendotasunarekin batera, hiru puntu garrantzitsu ematen dizkiete txuri-urdinei.

Dinamika aldatzeko intentzioz eta hirunaka gehitzeko asmoz, txuri-urdinak aginduz atera dura zelaira. Ia baloi jabetza osoarekin, Pachecorengana arriskuz iristen saiatuz. Talde gasteiztarra, ondo jarrita atzean eta azkar eta ukitu gutxitan atereaz kontraerasora. Gola edozein unetan irits zitekeen sentsazioa, baina aukera bakarra talde bakoitzeko. Juanmiren eskuinkada area kanpotik, atezainak eskuadratik atera duena, eta Munirrek gora bidalitako errematea etxekoen eraso azkar batean.

Itxura berdina bigarren zatian. Baloi asko, areatik gertu askotan, baina ez ziren aukerak iristen. Hala ere, Realak amore ematen ez duen taldean da, bere futbolarengan konfidantza handia du, pazientziarekin jokatzen du eta jokaldiak lantzen ditu aukera egokiena aurkitu arte. Eta iritsi da. Eskuinetik hasi den jokaldi batean Odriozolak Oyarzabali utzi dio eta honek, jaurtiketa zoragarri batekin, huts eta batekoa egin du ordu laurden bat baino gutxiago geratzen zenean. Handik gutxira, partida erabakita geratu da Aritzek zorte apur batekin lortu duen golarekin ezker hankarekin egindako jaurtiketa baten ostean.

Garaipena, dinamika aldaketa, golik jaso gabe eta ilusioaren erreserba guztiak beteta berriro une onenean. Ostegunean Europara itzultzen gara. Partida garrantzitsua Skopjen FK Vardarren aurka. Real honekin dena errazagoa da.

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alaves: Pacheco, Alexis, Ely, Maripán, Duarte, Torres (Bojan, min.81), Manu (kap), Ibai (Vigaray, min.64), Medrán (Katai, min.64), Pedraza eta Munir.

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Aritz, Llorente R., Rodrigues, Zubeldia, Illarra, X. Prieto (kap), Oyarzabal (Canales, min.88), Juanmi (Januzaj, min.67) eta Willian J.

Golak: 0-1: Oyarzabal, min.77. 0-2: Aritz, min.81.

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horiak Duarte eta Llorenterentzat.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!