Hamabost egun burua garbitzeko, lan egiteko, detaileak zuzendu bide ona hartzeko. Txuri-urdinak inoiz baino gehiago egin dute bat Liga Iberdrolak atseden izan duen denbora honetan indarrak batu eta Sevillaren aurkako lehia indar eta izpiritu positiboenarekin aurre egiteko.
Oraindik punturik ez duten arren, gipuzkoarrek badakite denboraldi osoa dutela aurretik eta dena lortzeko denbora dagoela, baina horretarako lehen bai lehen erreakzionatu behar dute. Aurrean Sevilla izango dute, lehen mailara igo Berri den taldea eta oso serio ari dena liga hasiera honetan. Partida, igandean 16:00etan z7 zelaian. Goazen, neskak!
Deialdia ondorengoa da: Cris, Quiñones, Iraia, Ramajo, Gaste, Soldevila, N. Miralles, B. Beltrán, Etxezarreta, L. Baños, Titay, Beristain, Zornoza, Manu, Michi eta Nahikari. Itxaso Uriarte, Chini Pizarro eta Leyre Fernandez dira baja medikoak. Nerea Eizagirre baja da 19 urtez azpiko espainiar selekzioarekin dagoelako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin