REAL SOCIEDAD 6 - 1 ZARAGOZA CFF

Garaipen borobila eta gorantz

Vídeo

Garaipen borobila emakumezkoen taldeak lortu duena gaur arratsaldean Zubieta z7an Zaragoza CFF-en aurka. Oso nagusi agertu dira txuri-urdinak eta azken metroetan izan duten definizioak erabaki du partida. Hiru puntu  oso garrantzitsu gaurkoak sailkapenean aurrera pauso bat eman eta Erreginaren Kopa jokatzeko aukerak bizirik mantentzeko.

Etxekoak intentsitate handiarekin ekin diote partidari eta kontrola bereganatu dute lehen minutuetan. Nahikari Garciak estreinatu du markagailua hamargarren minutuan Beristainek eskuinetik egindako erdiraketa bat sarera bidali ondoren. Erreakzioa bilatu egin du Zaragozak eta Sara Monfortek sartu duen penalti batekin aurkitu dira. Txuri-urdinak ez dira behera etorri berdinketarekin eta erasora jarraitu dute. Nahikari abantaila berri bat eman die gipuzkoarrei burukada dotore batean. Ez dute erritmoa jaitsi Zubietakoek eta atsedenaldira iritsi baino lehen hirugarrena sartu du Nerea Eizagirrek.

Maila eta ideia berarekin jarraitu dute San Miguelenek bigarren zatian. Zaragozak baloi luzeen bidez saiatu da min egiten 90 minutuetan oso sendo mantendu den defentsa txuri-urdinari. Azken hogei minutuen barruan, Manu Lareok sarera bultza du atezain aragoiarraren aldaratze bat laugarrena egiteko. Partidaren azken zatian lortu ditu bere bi golak Aintzane Encinasek, behin betiko 6-1ekoa lortuaz.  

Gaur hiru puntuekin, Reala hamargarren kokatzen da 23 punturekin, jardunaldia amaitu aurretik. Gipuzkoarrek RCD Espanyoli egingo diote bisita hurrengo asteburuan.

Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Soldevila, N. Mendoza, Gaste, Chini (Titay, min. 79), Itxaso, Beristain (L. Baños, min. 70), N. Eizagirre (Cirauqui, min. 62), Manu (Aintzane, min. 74), Nahikari.

Zaragoza CFF: Patricia Larque, Laura Royo, Lara Mata (Marta Reyes, min. 77), Lucia Fuertes, Clara Martinez (Teresa Rey, min. 68), Nora Sanchez, Sara Monforte, Carla Gomez (Naima Garcia, min. 62), Nuria Mallada, Marta Cardona, Alba Aznar (Gloria Villamayor, min. 68).

Golak: 1-0: Nahikari, min. 10; 1-1: Sara Monforte (p), min. 18; 2-1: Nahikari, min. 25; 3-1: N. Eizagirre, min. 35; 4-1: Manu, min. 72; 5-1: Aintzane, min. 86; 6-1: Aintzane, min. 89.

Epailea: Fuente Martin. Txartel horia erakutsi die etxeko Gaste eta Itxaso, eta kanpoko Clara Martinezi. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!