REAL SOCIEDAD 4-2 RS TENIS

Garaipen garrantzitsua

Gure belar hockeyeko taldeak bigarren itzuliko lehenengo garaipena lortu du RS Tenisi lau eta bi irabazi ondoren. Txuri-urdinek, gainera, emaitzari buelta ematen lortu dituzte hiru puntuak. Lehenengo gola kanpokoena izan da, baina berdinketa lortu ondoren, kantabriarrak markagailuan aurreratu dira berriro ere. Gipuzkoarrek dena eman dute bigarren zatian eta azkenean irabazle atera dira. Asko sufrituta, baina garaipena etxean. Emaitza honekin, Jorge Perezen taldea zazpigarren postuan kokatzen da, beheko postuak atzean utziz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!