Gure bigarren filialak 1-2 irabazi dio Alaves B-ri azken minutuan eta hiru puntu baliotsu lortu ditu Ibaian.
Partida bi aldeetatik area barneratze handiekin hasi da. Bi taldeek kartak mahai gainean jarri dituzte partidako lehen minututik. 19. minutuan egindako lapurreta on batek kontraeraso azkarra eragin du Mikel Llorenteren taldearentzat. Merinok defentsaren atzera gidatutako baloi on bati esker, Arzak atezainaren aurrean bakarrik jarri da, eta nahi bezala errematatu du markagailuan 0-1ekoa jartzeko. Txuri-urdinek erasoan jarraitu dute eta aldeko penalti bat lortu dute, Orobengoak jaurti duena, baina donostiarraren jaurtiketa Rodrigezek geldiarazi du. Lehen zatiaren amaieran, etxekoek beraien aukerarik argiena izan dute, baina Fragak ondo estali du.
Bigarren zatia Alaves B oso ausart batekin hasi da. Jose Manuel Airaren jokalariek lerroak gora bota dituzte aurkako emaitzaren ondorioz eta kanpokoen arean hainbat aukera sortu dituzte. Eta 61. minutuan erasoek emaitza ona eman dute Tenasen golari esker. Baina une horretatik aurrera txuri-urdinak aurkariaren arean barneraldiak sortzen hasi dira. Eta luzapenean, 93. minutuan, Ruperezek baloi bat bidali dio Ekain Azkuneri aurkako defentsaren tartera, atezaina gainditu eta gure bigarren filialari garaipena emateko.
Hiru puntu garrantzitsu taulan gorago egotea merezi duen talde baten konfiantza berreskuratzeko. Datorren astean Zubietara itzuliko dira ligako hirugarren postuan dagoen AD San Juanen aurka jokatzeko. A zer nolako partida. Aupa Real!
Fitxa teknikoa
Alavés B: Rodríguez, Pérez, Keller, Martinez, Álvarez (Mendibil 68. min.), Diallo (Doumbia 86. min.), Guti (Romera 58. min.), Pinillos (Ake 46. min.), Godoy (Oyanguren 84. min.), Tenas (kap.) eta Ropero.
Real C: Fraga, Astigarraga, Merino (kap.), Agote (Larrañaga 70. min.), Almandoz, Gibelalde, Arzak (Azkune 70. min.), Lizaso (Glez. De Heredia 75. min.), Beitia, Lebarbier eta Orobengoa (Aguirre 76. min.).
Golak: 0-1: Arzak, min. 19; 1-1: Arzak, min. 61; 1-2: Azkune, min. 93.
Epailea: Sánchez Ingidua. Etxeko Ake (49. min.) eta Romera (75. min.) eta kanpoko Almandoz (4. min.), Aguirre (48. min.), Astigarraga (72. min.) eta Azkune (83. min.) jokalariei atera die txartela.