Sporting de Huelva 2-3 Real Sociedad

Garaipen handia

Emakumezkoen taldeak meritu handiko garaipena lortu du Sporting de Huelvaren aurka etxetik kanpo. Neurketa oso lehiatua izan da eta txuri-urdinek lehen gola lortu dute ordu erdia igaro ondoren. Hala ere, etxekoek markagailua irauli dute lehen eta bigarren zatian sartutako golei esker. Gipuzkoarrek, aldiz, barruan duten indar guztia atera dute azken minutuetan eta Nahikari Garciaren bi golei esker garaipena lortu dute.

Lehen minutuak orekatuak izan dira eta bi taldeek aukerak izan dituzte lehen gola lortu ahal izateko. Intentsitate handiko partida izan da. Aurkariak lehen aukera izan du, baina txuri-urdinen defentsa sendo ibili da eta ondorengo minutuetan arerioaren atera arriskuarekin iritsi dira. Ordu erdia igaro ostean gipuzkoarrek lehen gola sartu dute. Meridak bere atean sartu du. Hala ere, lehen zatiko azken minutuan Benitezek markagailua berdindu du.

Bigarren zatian Realak neurketaren nagusitasuna izan du. Sporting de Huelvak zuzeneko jokaldiekin bilatu du txuri-urdinen atea. Kanpokoek aukera garbiak izan dituzte bigarren gola sartzeko. Merezi izan dute eta zutoinarekin topatu dira. Partidaren azken minutuetan, zoritxarrezko jokaldi batean, Martin-Prietok etxekoen bigarren gola egin du. Hala ere, Realak indar handia izan du eta momentu oso zail batean partida irauli du. Nahikari Garciak, bi minutuetan, bi gol lortu ditu hiru puntuak lortu ahal izateko.

Igor San Miguelenak garaipen berri bat lortu dute eta 35 punturekin kokatzen dira sailkapenean. Bi aste barru Tacuense jasoko dute Zubietan.


Igor San Miguel: “Garaipen oso posibiboa”


Igor San Migelek neurketa amaieran garaipen “garrantzitsua” izan dela adierazi du. “Zelai zail batean hiru puntuak lortu ditugu. Neurketa oso lehiatua izan da eta garaipena oso positiboa da guretzat Erreginaren Kopa jokatu ahal izateko. Entrenatzaile txuri-urdinak adierazi du taldeak “barruan zuen indar guztia" atera duela partida irabazteko. "Aukera asko izan ditugu garaipena lortzeko eta merezitako hiru puntuak dira”.


Fitxa teknikoa

Sporting Huelva: Picarte, Pavel, Rodriguez, Castello (Rus, min.67), Bernal, Benitez (Martinez, min.75), Merida, Hernandez, Rangel, Gutierrez (Rodriguez, min.75), Martin-Prieto.

Real Sociedad: Mariasun Quiñones, Sandra Ramajo, Iraia Iparragirre, Nuria Mendoza, Itziar Gastearena, Itxaso Uriarte (Ane Etxezarreta, min.65), Cristina Pizarro (Maria Diaz, min.78), Leire Baños, Leyre Fernández (Naiara Beristain, min.63), Manuela Lareo (Nuria Sanchez, min.92), Nahikari García.

Golak: 0-1: Merida (b.a), min.33; 1-1: Benitez, min.44; 2-1: Martin-Prieto, min.86; 2-2: Nahikari Garcia, min.90; 2-3: Nahikari Garcia, min.91.

Epailea: Hernandez Maeso. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Itxaso Uriarteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!