CD Izarra 0-3 Sanse

Garaipen handia

Sansek garaipen handia lortu du denboraldia primeran hasteko. Txuri-urdinek 0-3 gainditu dute CD Izarra etxetik kanpo. Taldeak nagusitasun handia izan du eta gol aukerak aprobetxatu ditu denboraldiko lehen hiru puntuak batzeko.

Txuri-urdinek oso ondo hasi dute partida. Lehen minututik neurketaren nagusitasuna izan dute eta aurreneko minututan lehen aukerak iritsi dira. Atezainak laugarren minutuan lehen gola saihestu du. Hala ere, ordu erdira iritsi baino lehen Joseba Muguruzak lehen gola lortu du CD Izarraren atezainaren aldaratze bat errematatuz. CD Izarrak partida estutu du ondorengo minututan, baina ez ditu aukera garbirik izan.

Kanpoko taldeak bigarren gola oso gertu izan du bigarren zatiaren hasieran. Aldiz, Joseba Muguruzaren burukada zutoinarekin topatu da. Gipuzkoarrek nagusitasuna izan dute partida osoan zehar. CD Izarrak neurketa estutzen saiatu da berdinketa lortzeko eta Labordaren jaurtiketa gurutzatua kanpora atera da. Azken minututan harrobiko taldeak nagusitasuna berretsi du Oier Calvilloren golari esker. Luzapenean Eneko Jauregik partida itxi du hirugarren gola sartuz.

Sansek bikain hasi du denboraldia. Hiru puntu, garaipena etxetik kanpo eta sentsazio onak lehen neurketan. Taldea prest dago hurrengo jardunaldian Bilbao Athletic Zubietan jasotzeko.


Fitxa teknikoa

CD Izarra: Julio, Eneko, Casado, Maestresalas, Cacho, Cisneros, Briñol (Javi, min.65), Eguaras, Yoel (Josetxo, min.55), Manny (Aparicio, min.46), Laborda.

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Arambarri, Ugarte, Arrieta, Sangalli (Sáenz, min.20), Olaizola, Calvillo, Capilla, Merquelanz (Jiménez, min.77), Muguruza (Jauregi, min.89).

Golak: 0-1: Joseba Muguruza, min.24; 0-2: Oier Calvillo, min.88; 0-3: Eneko Jauregi, min.94.

Epailea: Uson Rosel. Txartel horia erakutsi die etxeko Eguaras, Laborda, Briñol eta Madrigaleri eta kanpoko Ugarte, Arambarri eta Zubiaurreri. Eguarasek txartel gorria ikusi zuen bi txartel hori ikusi ondoren.

“Ondo irabazitako partida”

Imanol Alguacil pozik azaldu zen CD Izarraren aurka lortutako garaipenaren ondoren: “Arerio zailaren aurka jokatu dugu eta ondo irabazitako neurketa izan da. Taldea oso ondo hasi da eta partidaren nagusitasuna izan du. Jokalari gazteekin jokatu dugu eta denboraldia sentsazio oso onekin hasi dugu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!