Realak bana berdindu du Zubietan jokatutako partidan txapeldunaren aurka: Atletico de Madrid. Taldeak egindako ahaleginak saria izan du azkenean markagailuan.
Hasiera ez da oso itxaropentsua izan. Jada seigarren minutuan kanpoko Sampedrok aukera argi bat izan du lehenengoa sartzeko kontraeraso bati esker. Hortik gutxira iritsi da madrildarren gola. Kentik lortu du area barruan sortutako jokaldi bat aprobetxatuz. Ez du Realak zorte askorik izan hor. Lehenengo zatia ildo hortatik joan da. Gol aukerarik gabe baina kanpoko taldeak egoera kontrolpean izanik. Realak ez du sufritu, bere momentua bilatzen egon da. Etxezarretak neurketa berdintzeko aukera izan du baina bere burukada kanporuntz joan da. Lehenengo zatiko azkeneko jokaldian, falta zuzen batean, Soniren baloiak langan jo du.
Gipuzkoarren momentua bigarren zatian iritsi da. Leire Bañosek oso gertu izan du berdinketa eskuin hegaletik burututako jokaldi baten ondoren. Hurrengo jokaldian heldu da gola. Nahikari ezker hegaletik jaurtitako zentro bat aprobetxatu du kanpokoen defentsa atzean utzi eta bikain amaitzeko jokaldia. Bana markagailuan eta berrogei minutu aurretik partidan. Realari sufritzea tokatu zaio, espero zen bezala. Azkeneko ordu laurdenean oraindik gehiago. Baina lortu dute. Atletico de Madriden aukera guztiak urrunduz emaitza bikaina eskuratu dute. Landutako bigarren zatiak meritu asko izan du eta zorionez eragin positiboarekin.
Hurrengo astean beste neurketa zail bat: FC Barcelona. Larunbatean izango da. Dena emango dute gaurko emaitzak emandako konfiantzarekin.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Mariasun, Iraia, Gaste, Etxezarreta (Manu, min. 74), Ramajo, N. Mendoza, Beristain (N. Eizagirre, min. 51), L. Baños, Zornoza, Michi Goto (Leyre F., min. 69), Nahikari (Bea, min. 84).
Atlético de Madrid: Lola, Kenti, Monica, Menayo, A. Pereira, Corredera, Amanda, Mesi, Soni, Sosa, Ordega (Ludmila, min. 61).
Golak: 0-1: Kenti, min. 14; 1-1: Nahikari, min. 52
Epailea: Frias Acedo. Txartel horia erakutsi die kanpoko A. Pereira, Mesi eta Monicari.