OSASUNA PROMESAS 1-2 SANSE

Garaipena azken neurketan

Vídeo

Sansek agur esan dio denboraldiari Osasuna Promesasi 1-2 irabazita Taxoaren, hasieratik amaierara arte nagusi izan den partida batean.

Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian. Zenbait jokaldi arriskutsuren ondoren, donostiarrek markagailuan aurrea hartzea lortu dute Gotiren erdiraketa batekin; Lebarbierrek, defentsa driblatu eta gainditu ondoren, area barruan bikain definitu du. Gure filialak ia erabakita utzi du partida atsedenaldira iritsi aurretik, baina Dariok Fiabemaren errematea urrundu du eta aldaratzea atepetik atera du Dufurrek.

Donostiarren nagusitasuna aldageletatik igaro ondoren mantendu egin da. Fiabema bigarrena sartzear izan da, baina Dariok saihestu egin du. Ochiengek, Dadiek eskuin hegaletik egindako erdiraketa baten ondoren, berea ere izan du, ate ondotik kanpora joan den erremate batekin. Aurrelari txuri-urdinak ere gola oso gertu izan du, areaz kanpotik egindako jaurtiketa indartsu batekin, baina beste behin etxeko atezaina agertu da. Donostiarren azken aukera argia Dadieren erremate bat izan da, Dariok urrundu duena. Azken txanpan, Unai Bujanek aldea murriztea lortu du gorritxoen aukera argi bakarrean, baina ez du gure taldearen garaipena arriskuan jarri.

Oso garaipen justua denboraldia merezitako bederatzigarren postuan bukatzeko. Datorren urtean, gehiago. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Osasuna Promesas: Dario, Arguibide, Ibaider Garriz (kap.), C. Mutilva (Alex Jimenez, min. 76), Ander Dufur (J. Moreno, min. 64), Jon Garcia (Unai Bujan, min. 60), Mauro, Auria, R. Azcona, Agirre (Nowend, min. 60) eta Dani Sancho (Gascon, min. 64).

Sanse: Fraga, Ruperez, P. Rodriguez (kap.), Beitia (Camara, min. 73), Agote (Balda, min. 59), Gorrotxategi, Lebarbier, Goti (Dadie, min. 59), Marin (Mariezkurrena, min. 73), Orobengoa (Ochieng, min. 59) eta Fiabema.

Golak: 0-1: Gorrotxategi, min. 32; 0-2: Lebarbier, min. 35; 1-2: Unai Bujan, min. 84.

Epailea: Fuente Martin. Txartel horia erakutsi die kanpoko Marin, Lebarbier eta Camarari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!