Sansek Tarazona garaitu du emozioz betetako partida batean. Etxekoak bi eta huts aurreratu dira, baina kanpoko taldeak neurketa berdintzea lortu du. Azkenean, Peru Rodríguezek penalti batekin eman die garaipena txuri urdinei luzapenean.
Sergio Franciscoren mutilak partidaz jabetzeko asmoarekin hasi dira, eta hala egin dute. Baloia beraien menpe izan dute eta arriskua sortzeko gai izan dira. Aukera ugari izan dituzte markagailuan aurreratzeko. Mariezkurrenak oso gutxigatik ez du errematatu korner bat. Rupérez ere saiatu da, area kanpotik jaurtitzen, baina bere saiakera ate gaienetik joan da. Tarazonak ere aukera garbia izan du lehen zati amaieran. Cubillasen burukada indartsua Fragak ondo gelditu du.
Golak bigarren zatian iritsi dira. Mariezkurrenak Dani Díazen pase on bat jaso du area barruan eta jaurtiketa bikain batekin Fouli gainditu du, Sanseren lehenengo gola lortuz. Txuri-urdinek erasoan jarraitu dute eta Rupérezek bigarrena sartu du area kanpotik jaurtiketa indartsu batekin. Tarazonak ondo erantzun du, eta Gil eta Cubillasen golekin partida berdindu du. Bigarren zati hunkarria etxekoen alde gertatutako penalti batekin amaitu da. Peru Rodríguezek ez du huts egin eta garaipenaren gola lortu du.
Bigarren garaipena jarraian. Hurrengo jaurdunaldian Andorra bisitatuko dugu. Gehiago nahi dugu. Goazen Sanse!
Ficha teknikoa:
Sanse: Fraga, Balda (Agote, min. 91), P. Rodríguez (kap), Beitia, Rupérez, M. Rodríguez (Orobengoa, min. 65), Carbonell, E. García, D. Ramírez (Astigarraga, min. 81), D. Díaz (Osazuwa, min. 65) y Mariezkurrena (Gibelalde, min. 81).
SD Tarazona: Fouli (kap), Camus, Trilles, Murria, Llácer (J. Rodríguez, min. 84), Buyla, Rico (Romero, min. 65), J. Martín (C. Martínez, min. 65), Areso (Gil, min. 80), Fuentes y Cubillas (Mena, min. 65).
Golak: 1-0: Mariezkurrena, min. 47. 2-0: Rupérez, min 59. 2-1: Cubillas, min. 63. 2-2: Gil, min. 80. 3-2: Peru Rodríguez (pen.), min. 96.
Epailea: Ruiz Álvarez. Etxeko taldean Mariezkurrenak eta Orobengoak ikusi dute txartel horia. Kanpoko taldean, bestalde, Murria, Cubillas, Llácer, Mena eta Aresok. 99. minutuan epaileak txartel gorri zuzena erakutsi dio Trillesi.