Realak beste garaipen bat lortu du Zubietan Rayo Vallecanori bi eta huts irabazi ondoren. Txuri-urdinak nagusi izan dira eta ondo aritu dira arlo guztietan hiru puntuak lortzeko.
Pasa den astearteko porrota atzean uzteko helburuarekin atera dira zelaira Gonzalo Arconadaren jokalariak. Eta hasiera ezinhobea izan da. Bigarren minutuan Carla Bautistak lehenengo gola egin du, bat eta hutsekoa jarriz markagailuan. Nahikarik, ordu erdia bete ondoren, aukera paregabea izan du penalti batekin abantaila handiagotzeko, baina Aliciak jaurtiketa urrundu du. Etxezarretak, azkeneko minutuan, baloia zutoinera bidali du etxekoen beste aukera batean.
Gipuzkoarrak bigarren golaren bila atera dira aldageletatik igaro ondoren, lasaitasuna izateko azkeneko minutuetan. Baina aukera onena madrildarrek izan dute, balio geldiko jokaldi batean. Itxasok, azken momentuan, atepetik atera du baloia. Berdinketatik bi eta hutsekora igaro gara. Erdilari txuri-urdinak egin du bigarren gol hori buruz. Gainera, azkeneko minutuetan gertuago egon da hirugarrena Rayo Vallecanoren gola baino.
Gonzalo Arconadaren neskak seigarren postuan mantentzen dira emaitza honekin. Hurrengo astean Fundacion Albaceteren zelaia bisitatuko du.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Oihana, Soldevila, Etxezarreta, N. Mendoza, Maddi (B. BeltrAn, min. 34), M. Cardona (N. Eizagirre, min. 74), Itxaso, Chini, C. Bautista (Ramajo, min. 89), Palacios (L. Baños, min. 58), Nahikari.
Rayo Vallecano: Alicia, Garcia, Mendioroz, Sheila (Raquel, min. 85), Oviedo, AuñOn (Martinez, min. 79), Altuve (Angeles, min. 70), Jeni (Perarnau, min. 46), Sáez, Andújar, Alonso.
Golak: 1-0: C- Bautista, min. 2; 2-0: Itxaso, min. 69
Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die kanpoko Andujar eta Auñoni.