BURGOS CF 0-2 SANSE

Garaipena berreskuratzen dute

Vídeo

Sansek garaipenaren bidea berreskuratu du Burgos CF-ri huts eta bi irabazi ondoren, txuri-urdinak eraginkorragoak izan diren bigarren zati bati esker.

Gipuzkoarrek oso ondo hasi dute partida, hasieratik aukerak sortuz. Gorostidik oso gertu izan du gola partidako lehen jokaldian, baina bere burukada ate gainetik joan da. Etxekoen aukerak alboko erdiraketetatik edo baloi geldiko jokaldietatik heldu dira. Gipuzkoarrek ez dute askorik sufritu dute atzean, nahiz eta aurrean ere ez duten askorik sortu. Jokaldi arriskutsu asko baina gol aukera gutxi.

Burgostarrek bi aukera argi izan dituzte aldageletatik igaro ondoren, eta markagailuan aurrea hartzeko gertu egon dira. Txuri-urdinak, etxekoen minutu on horien ostean, bizirik atera dira eta aurrera pauso bat eman dute. Gorostidik, lehenengo gola iritsi baino lehen, baloia zutoinera bidali du. Hortik gutxira Lobetek berdinketa hautsi du, Alkainek ezkerretik erdiratu ostean. Roberto Lopezek, areaz kanpoko ezkerkada ikusgarri batekin, partida erabakita utzi du azken txanpan.

Gure bigarren taldea laugarren postuan kokatzen da garaipen honen ostean, eta Zubietatik urrun irabazi du berriz ere. Datorren astean, etxera bueltan, Unionistas jasoko dute.

Fitxa teknikoa:

Burgos CF: P. Lopez, Leak (Wilson, min. 78), Indiano (C. Martinez, min. 72), Juanma, Diosbert, Albistegui (Muñoz, min. 85), Raul Sánchez, Cordoba, Andres, Lobato, Borja Sanchez.

Sanse: Ayesa, Blasco, Aranbarri, Pacheco, Ezkurdia, Zubimendi, Gorostidi, Thior, Garrido (R. Lopez, min. 68), Djouahra (Alkain, min. 60), Lobete (Aldasoro, min. 87).

Golak: 0-1: Lobete, min. 75; R. Lopez, min. 80

Epailea: Latorre Garcia. Txartel horia erakutsi die etxeko Raul Sanchez, Albistegui, Cordoba eta Borja Sanchezi eta kanpoko Aranbarri, Garrido eta Djouahrari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!