Sansek 1-2 irabazi dio Bilbao Athletici Lezaman, derbian, eta gipuzkoarrek, garaipenarekin, Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailarako sailkapena lortu eta Bigarren Mailarako igoera jokatuko dute txapelketako bigarren fasean.
Bi taldeak indartsu atera dira norgehiagokara, lehen golaren bila. Etxekoek euren eraginkortasuna erakutsi dute lehen zatian eta Williamsen golarekin aurreratu dira markagailuan. Lehen zatian arrisku aukerak sortzea kostatu zaie donostiarrei. Partida hasi eta ordu erdira bizkaitarrak hamar jokalarirekin geratu dira Imanolek txartel gorria ikusi ostean, eta ondoren, gipuzkoarrak area txikira hurbildu dira eta berdinketa gertu izan dute.
Bigarren zatian txuri-urdinak nagusi izan dira eta bi gol sartu dituzte bost minututan. Lehenengoa, Lobeterena, buruz egindako erremateari esker izan da. Berdinketa lortu ostean gipuzkoarrek bigarren gola minutu gutxira bilatu dute. Gola ere buruz egindako beste erremate ikusgarri bati esker izan da, kasu honetan Olasagastiren eskutik. Alonsoren mutilek lan ona egin dute partidaren azken txanpan eta defentsan sendo azaldu dira garaipena ziurtatzeko
Laugarren garaipena jarraian donostiarrentzat. Garaipenarekin Bigarren Mailarako igoera jokatuko dute txapelketako bigarren fasean. Datorren astean Deportivo Alaves B jasoko dute Zubietan lehen faseari amaiera emango emateko. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Bilbao Athletic: Iru, Jaso, Luengo (kap.), Tascon (Kortazar, min. 30), Nuñez, Imanol, Diarra, Prados, Artola, Serrano (Guruzeta, min. 68), Williams (Baque, min. 73)
Sanse: Ayesa, Pecharroman (kap.), Olasagasti, Arambarri, Pachecho, Alkain, Aldasoro (Veiga, min. 80), Navarro (Jimenez, min. 80), Lobete (Blasco, min. 46), Ezkurdia, Turrientes (Garrido, min. 74)
Golak: 1-0: Williams, min. 8; 1-1: Lobete, min. 53; 1-2; Olasagasti, min. 58.
Epailea: Ruiz Alvarez. Txartel gorriarekin kanporatu du Imanol, eta txartel horia atera die Ezkurdia, Olasagasti eta Pachecori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin