UDG TENERIFE 2-3 REAL SOCIEDAD

Garaipena estreinaldian

Gure emakumezkoen taldeak bikain hasi du denboraldia bi eta hiru irabazi ondoren etxetik kanpo UDG Teneriferi. Oso eraginkorrak izan dira Gonzalo Arconadaren neskak eta hori aprobetxatu dute denboraldiko lehenengo garaipena lortzeko.

Neurketa nahiko berdindua hasi da eta etxekoek izan dute lehenengo aukera arriskutsua, baina Boriniren jaurtiketa Mariasunek gelditu du arazo handirik gabe. Lehenengo laurdenera iritsi garenean sartu dute gola txuri-urdinek. Chinik Cardonaren zentro bat aprobetxatu du atezaina gainditzeko behetik. Hortik gutxira gipuzkoarrek beste abagune bat izan dute emaitza handiagotzeko baina Alinek saihestu du. Kontraeraso bati esker Realak beste gol bat sartu du atsedenaldira iritsi baino lehen. Cardonak pase sakon bat aprobetxatu du goikaldetik atezaina garaitzeko. Atsedenaldira iristeko momentu ezinhobea, markagailuan bi goleko abantailarekin txuri-urdinentzat.

Tenerifetarrek aurrera pauso bat eman dute bigarren zati honetan, emaitza murrizteko helburuarekin, baina gipuzkoarrak bikain aritu dira lanean. Oraingoan ere gola gure neskentzat izan da. Nahikarik abantaila gehiago eman dio taldeari kontraeraso batekin amaitzeko ordu erdia falta zenean. Etxekoek bere gola sartzea lortu dute jokaldi landu baten ondoren, Maria Josek amaitu duena. UDG Tenerifek saiatzen jarraitu du azkeneko minutuetan baina Gonzalo Arconadaren neskek lan handia egin dute. Azkeneko minutuan, Jackie Simpsonek bigarrena sartu du etxekoentzat epaileak Maria Jose kanporatu eta gero, baina neurketa amaituta zegoen.

Beraz, garaipen txuri-urdina Liga Iberdrola hasteko denboraldiko zelai zailenetariko batean. Hurrengo astean Malaga CF-ren aurka jokatuko dute gipuzkoarrek Zubietan.


Fitxa teknikoa:

UDG Tenerife: Aline, Pisco, Patri, Maria Estella (Aleksandra, min. 85), Cindy, Borini (Jackie Simpson, min. 46), Silvia Doblado (Sara Tui, min. 46), Eva, Ange, Maria Jose, Martin-Prieto (Ana, min. 46).

Real Sociedad: Mariasun, Maddi, N. Mendoza, Soldevila, Bea (Iraia, min. 88), L. Baños, Chini (N. Eizagirre, min. 61), Itxaso, Cardona (Carla, min. 67), Manu (Etxezarreta, min. 76), Nahikari.

Golak: 0-1: Chini, min. 15; 0-2: Cardona, min. 42; 0-3: Nahikari, min. 55; 1-3: María José, min. 64; 2-3: Jackie Simpson, min. 93

Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi kanpoko Chini, Bea, Itxaso eta Mariasuni. Etxeko Maria Jose kanporatu du txartel gorria erakutsi ondoren (min. 89).

Gonzalo Arconada: “Sendo mantendu gara”

Gonzalo Arconadak Real Sociedad TV-rekin hitz egin du neurketa amaitu eta gero: “Partida nahiko berdindua izan da. Hobeto hasi dira beraiek baina bi gol sartu ditugu lehenengo zatian. Gainera, hainbat aukera izan ditugu gehiago sartzeko. Sufritu gabe egon gara zati honetan. Aurkariak hainbat aldeketa egin ditu baina guk hirugarrena egin du. Bat eta hirukoarekin, azkeneko ordu erdian, asko sufritu dugu, baina sendo mantendu gara eta, nahiz eta beraiek beste gol bat sartu azkeneko minutuetan, garaipena lortu dugu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!