REAL SOCIEDAD 2-1 OMONOIA FC

Garaipena eta liderrak

Vídeo

Bitik bi. Realak pauso sendoarekin jarraitzen du UEFA Europa Leaguean eta arratsaldean Omonoia FC mendean hartu du Reale Arenan jokatutako partidan. Garaipen honek Aurrera pausoa ematen die txuri-urdinei hurrengo fasera sailkatzeko helburuan.

Lehen minutuek sentsazio oso onak utzi dituzte donostiarrentzat, area ingurura erraz eta maiz iritsi baitira, nahiz eta abagune argirik ez izan. Aritzen burukada bat, apur bat behartuta, kanpora joan da, eta hori izan da hasierako aukerarik onena. Ordu erdi geroago, area ertzean bakarrik zegoen baloi batean, Guevarak eskuinkada bat eman eta Zipreko ateko eskuadratik sartu da. Gol ikusgarria Imanolen taldea aurretik jartzeko. Lennonen taldea, gogotsu aurkeztu den arren, ez da Remiroren atera arriskuz iristeko gai izan.

Bigarren zatian, txuri-urdinek errenta handitzeko aukera izan dute, baina ez dute asmatu Zipreko atezainaren aurrean. Sorlothek, jaurtiketa on batean, eta Navarrok, zailtasunez amaitutako jokaldi batean, Fabianorekin topo egin dute. Bisitariek ez zuten arriskurik sortzen, baina zoritxarreko jokaldi batean Brunok lehia berdindu du amaierarako hogei minutura. Txuri-urdinek ondo erreakzionatu dute eta, ondo eramandako kontraeraso batean, Sorlothek bigarrena sartu du Takeren paseari esker.

Hiru puntu gehiago multzoko lehen postuan jarraitzeko, bi jardunaldi jokatu ondoren. Europako hurrengo konpromisoa etxetik kanpo izango da SHeriffen aurka, baina aurretik bi liga jardunaldi izango dira. Lehenengoa, igandean RCD Espanyolen aurka Reale Arenan. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Sola (Gorosabel, min.75), Elustondo, Zubeldia, Rico, Guevara, Illarra (kap)(Turrientes, min.75), Merino (Navarro, min.60), Brais Méndez, Cho (Kubo, min.60) eta Karrikaburu (Sorloth, min.60)

Omonoia FC: Fabiano, Psaltis (Matthews, min.65), Miletic, Yuste (Lang, min.50), Kitsos, Panagiotou, Bachirou (kap), Cassama (Charalambous, min.13), Loizou, Diskerud (Papoulis, min.65) eta Ansarifad (Ansarifad, min.65).

Golak: 1-0: Guevara, min.30. 1-1: Bruno, min.72. 2-1: Sorloth, min.80.

Epailea: Tohver (Estonia). Txaretl horia erakutsi die etxeko Zubeldiari eta kanpoko Diskerud, Bachirou eta Langi.

Asistentzia: 28.587 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!