Realak gaur arratsaldean jokatu du aurredenboraldiko azken-aurreko lagunartekoan Iruneko Stadium Galen. Txuri-urdinek neurketa oso ona egin dute eta bi eta huts irabazi diote Osasunari.
Exijentzia handiko neurketa aurkari zuzen baten aurka LaLiga hasteko zortz egunen faltan. Gipuzkoarrak nagusi izan dira lehenengo zati honetan, sentsazio positiboak utziz eta aukera dexente sortuz. Le Normand eta Sangallik oso gertu izan dute gola, baina Herrerak, bi geldiketa bikainekin, saihestu egin du. Nafarrak, bestalde, ez dira ia gerturatu txuri-urdinen areara.
Imanol Alguacilen mutilek ez dute erritmoa jaitsi bigarren zatian eta gola egitea lortu dute hasi eta berehala. Januzajen asitentzia eta Oyarzabalen gola atezaina atzean utzi ondoren. Neurketaren intentsitatea gutxitzen joan da minutuak pasa ahala, baina egoera kontrolpean izanik. Amaitzeko hogei minutu geratzen zirenean, hogei minuturen faltan, Portuk bigarrena egin du Oyarzabalen asistentzia aprobetxatu eta gero.
Garaipena baina, gaurkoan, garrantzitsuena, utzitako sentsazio positiboak. Bihar, Berazubin, udako azken lagunartekoa Eibarren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Moya, Gorosabel, Le Normand, Sagnan (Zubeldia, min. 46), Aihen, Guevara, Merino (Odegaard, min. 86), Sangalli, Januzaj (R. Pardo, min. 77), Oyarzabal (kap.) (Isak, min. 84), Portu.
Osasuna: Herrera, Vidal, Garcia, Oier (kap.), Chimy, R. Torres, Brandon (Villar, min. 71), Estupiñán (Lillo, min. 60), Darko, Aimar (Mérida, min. 60), Perea.
Golak: 1-0: Oyarzabal, min. 47; 2-0: Portu, min. 70
Epailea: Palencia Caballero. Txartel horia erakutsi die etxeko Januzaji eta kanpoko Avila, Brandon eta Villarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin