REALA C 1-0 CD VALLE DE EGÜES

Garaipena hasteko

Vídeo

Gure hirugarren taldeak garaipena lortu du CD Valle de Egüesi 1-0 irabazita denboraldiko lehen partidan. Txuri-urdinek jokoaren pisua eraman dute gol aukera gutxiko lehen zatian. Donostiarren lehen jaurtiketan, ordu erdia bete baino lehen, Guibelaldek penaltiz markagailua irekitzea lortu du. Nafarrek, sortutako jokaldi arriskutsu urrietako batean, gertu izan dute berdinketa Santanoren jaurtiketa gurutzatu baten ostean, baina Fragak bertan behera utzi du. Atsedenaldira iritsi baino lehen txuri-urdinak bigarrena egiteko zorian egon dira, baina Hugo Teresek azken momentuan estali du Pontonesen errematea, Lekumberri gainditzeko prest zegoenean.

Bigarren zatia nafarrek partidan izan duten abagune onenarekin hasi da, Palaciosek area barruan egin duen erremate baten ondorioz, gutxigatik desbideratuta joan dena. Pontonesek berea izan du berriro Realarentzat, baina Lekumberrik arriskua desbideratu du. Kanpokoak arrisku gehiago sortzen joan dira minutuek aurrera egin ahala, eta estutu egin dute azken txanpan berdinketaren bila. Grandek Fraga jarri du proban, eta honek baloia desbideratzea lortu du, eta Santanok, aldaratzean, gora bidali du baloia nafarren beste abagune batean. Azkenean, gure bigarren filiala garaile, denboraldia ahalik eta ondoen hasteko. Datorren asteburuan Ibaia bisitatuko dute Deportivo Alaves B taldearen aurka jokatzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real C: Fraga, Merino, Behobide, Zubelzu, Olarra (Díaz de Alda, min. 73), Guibelalde (kap.) (Martín, min. 81), Arruti (Gorosabel, min. 73), Lete (Garro, min. 60), Ramírez, Pontones (Eceizabarrena, min. 60) eta Mariezkurrena.

CD Valle de Egüés: Lekumberri, Arroki, Iriarte (kap.), H. Teres (Marro, min. 81), Retegui, Grande, J. Teres (S. López, min. 46), P. López (Astrain, min. 72), Santano, Roncal (Arellano, min. 64) eta Palacios (Sola, min. 64).

Gola: 1-0: Guibelalde (pen.), min. 28

Epailea: Martínez García. Txartel horia erakutsi die etxeko Mariezkurrenari eta kanpoko Iriarte, J. Teres y Palacios, P. López, Sola eta Arrokiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!