Real C 3-1 CD Alfaro

Garaipena markagailuari buelta emanez

Vídeo

Gure bigarren filialak 3-1 irabazi dio CD Alfarori, emaitzari bigarren zatian buelta emanez hiru puntuak lortzeko.

Partida bi taldeen arteko berdintasun handiarekin hasi da. Biak aukera onak sortu dituzte kontrako zelaian eta hasieratik saiatu dira euren jokoa inposatzen. Txuri-urdinak aukerak sortzen hasi dira, baina ez dute golean bukatzea lortu. Alfareinoak izan dira markagailua estreinatzen lehenak, jokaldi on bat aprobetxatuz aurretik jartzeko. Mikel Llorenteren jokalariek ondo erantzun dute eta hainbat aukera arriskutsu sortu dituzte, zorterik gabe, atsedenaldira 0-1ekoarekin joan baitira. Bigarren zatian, markagailua iraultzeko asmo argiarekin zelairatu dira txuri-urdinak, lerroa aurreratuz eta goian presioa egiten saiatuz. Azkar izan dira emaitzak, 57. minutuan Glez. de Herediak ate aurrean errematatu eta partida berdindu baitu. Jarraian, erasoko jokaldi on baten ostean, donostiarrek paseak uztartu dituzte erasoan, eta Pontonesek amaitu du jokaldia, etxekoen bigarrena lortzeko. Eta azken minutuetan, Mariezkurrenak beste gol on batekin itxi du markagailua, 3-1ekoarekin.

Azken partidetako bolada txarra eteteko balio duten hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte txuri-urdinak etxean. Datorren astean Logroñora bidaiatuko dute UD Logroñés B taldearen aurka jokatzeko. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Fraga, Almandoz, Beitia (kap.), Astigarraga, Agote, Lebarbier (Larrañaga, min. 79), Guibelalde, Canales (Lizaso, min. 60), Arzak (Arruti, min. 79), Glez. de Heredia (Pontones, min. 60) eta Orobengoa (Mariezkurrena, min. 72). 

CD Alfaro: Zabal, Pérez (kap.), Izpura, Albisu (Rubio, min. 80), Alonso (Giménez, min 60), Albin, Parada, Rekondo, Balda, Ardanaz (Francisco, min. 65) eta Sainz.

Golak: 0-1: Sainz, min. 26; 1-1: Glez. de Heredia, min. 56; 2-1: Pontones, min. 62; 3-1: Mariezkurrena, min. 75.

Epailea: Sahelices Puga. Etxeko Beitia, Almandoz eta Mikel Llorenteri (E.) eta kanpoko Ardanaz, Pérez eta Fernandezi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!