CF La Nucía 1-1 Sanse

Garaipenak ihes egin du

Vídeo

Sansek bana berdindu du arratsaldean CF La Nucíaren aurka. Txuri-urdinak askoz gehiago izan dira lehen zatian, markagailuan aurrea hartzea lortuz, baina etxekoek gora egin dute minutuek aurrera egin ahala, eta berdinketa lortu dute azken txanpan, gure bigarren taldearentzat garaipenak ihes eginez.

Lehen zatian talde donostiarra izan da nagusi. Martin izan da Valensek gelditzeko luzatu behar izan duen ezkerkada batekin abisatzen lehena. Canterok, lehen zatiaren erdialdean, hiru laurdenetako marratik gola sartzeko zorian izan da, baina bere jaurtiketak atearen eskuin aldetik egin du ihes. Gabilondo ere saiatu da areaz kanpotik; bere jaurtiketa, ordea, langa gainetik joan da. Lehen zatiko azken txanpan etxeko taldeak ia gola sartu du Saltoren falta baten ostean. Txuri-urdinak kontraerasoan saiatu dira eta atsedenaldira markagailuan aurretik joatea lortu dute. Martonek, buruz, bikain aprobetxatu du Marinen jaurtiketaren aldaratzea, langa jo baitu, lehenengoa sartzeko.

Bigarren zatia oso gogor hasi da. Hasi eta minutu gutxi igaro ostean, Martin aurkariaren atezaina urruneko falta batekin ezustean harrapatzeko zorian egon da, baina horrek arazorik gabe geldiarazi du. Partida amaitzeko hamabost minuturen faltan, Alacanteko taldeak partida berdintzea lortu du, baina gola ez da markagailura igo, jokalaria jokoz kanpo baitzegoen. Handik gutxira, Sanzek berdinketaren gola lortu du. Gomezen erdiraketa baten ondoren, aurrelariak, area txikitik, buruz jo du Marrero gainditzeko. Sergio Franciscoren mutilak bigarren gola sartzen saiatu dira, baina ez dute horretarako zorterik izan.

Donostiarrak Zubietara itzuliko dira azken txanpan ihes egin dien garaipenik gabe, baina playoff postuetako borrokan mantentzen dituen puntua eskuratu dute. Datorren astean Cornella EBri harrera egingo diote. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

CF La Nucía: Valens, Romera, Salto, M. García (Toner, min. 28), A. López (Gómez, min. 73), Dasquet, Delgado (Cabezas, min. 73), Martín (Calvo, min. 55), Ter Heide (Pina, min. 55), J. Delgado eta Sanz (kap.).

Sanse: Marrero, Gabilondo (Carbonell, min. 84), Arambarri (kap), Cantero, Zoilo, G. de Zarate (Gorrotxategi, min. 55), Marín, Olasagasti (Teijeira, min. 84), Kortajarena, Martín (Azkune, min. 64), eta Martón (Aguirre, min. 64).

Golak: 0-1: Martón, min. 43; 1-1: Sanz, min. 79.

Epailea: Morales Moreno. Kanpoko taldeko Cantero eta Kortajarenari atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!