Reala etxera itzuliko da berriro. Asteburu honetan, Valentzia CF taldearen aurka neurtuko ditu indarrak garaipena lortzeko helburuarekin.
Donostiako taldea ez da bere unerik onena igarotzen ari, eta asteburu honetan, momenturik zailenetan ere euren babesa erakutsi duten zaleen aurrean irabazi nahi du. Txuri-urdinek badakite gehiago eman beharko dutela garaipena lortzeko, partidu errazik ez dagoelako. Entrenatzaileak, Sánchez Verak, prentsaurrekoan adierazi duenez, " denboraldia ez da amaitu. Realari zor diogu eta ahalik eta ondoren amaitu behar dugu. Valencia CF irabaztera behartuta dago, hori dela eta partida luzea espero dut, Betisen aurkakoa izan zenaren antzerakoa".
BIGARREN TALDEA
Gorka Álvarezen neskek urte ikusgarria daramate; 2025a hasi zenetik ez dute partidurik galdu, maila bikaina erakutsiz eta egoerak zailtzen diren neurketetan ere erabakigarriak izanez. Asteburu honetan Iruñera bidaiatuko dute CD Osasuna B-ren aurka jokatzeko eta ildo beretik jarraitzeko helburuarekin. Partidua igandean jokatuko da, 16:30etan, Tajonar 3 Anexo zelaian.
Aupa Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin