Bi porrot dituzunean nahi duzun gauza hurrengo partida ahalik eta azkarren iristea da, are eta gehiago taldek anbizio galanta duenean. Realak larunbatean Madrid CFF taldeari egingo dio bisita. Helburua, garaipenaren bidera itzuli eta lehen jardunaldietan izandako sentsazio onak berreskuratu, taularen goikaldean egotea ahalbidetu dieten sentsazioak, alegia.
Aurrean sailkapeneko behekaldean dagoen taldea izango dute. Hala ere, madrildarrek futbol ona egiten dute eta etxean paper ona betetzen dute. Gipuzkoarrak hiru puntuen bila doaz.
Deialdia ondorengoa da: Quiñones, Oihana, Iraia, Maddi, Soldevila, N. Mendoza, B. Beltrán, Saioa, Etxezarreta, Itxaso, L. Baños, S. Olaizola, M. Cardona, Manu, N. Eizagirre, C. Bautista, Palacios eta Nahikari. Baja medikuak dira Sandra Ramajo eta Cristina Pizarro.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin