Realeko nesken taldeak puntu bat lortu du liga hasieran hutsean berdindu eta gero Levante UD-ren aurka. Beroa nabaria izan den partida batean, epaileak bi geldiune adierazi ditu jokalariek hidratatzeko, txuri-urdinek gertu izan dute garaipena aukera ugari izanda, bigarren zatian batez ere. Lehen zatia oso parekatua egon da. Charlyn Corral lehena lortzetik gertu egon da hasi bezain pronto. Aukera garbirik gabe lehen berrogeita bost minutuetan, Mariasunek 1-0ekoa ekidin du Mari Jose Perezi egindako geldiketa bikain batekin.  Bigarren zatian abagune gehiago egon da, txuri-urdinenak argienak izanda. Manuela Lareo etxeko atezaina gainditzen saiatu da, baina gora joan zaio txapela. Irekia zegoen partida batean, Maria Diazek ezin izan du gola lortu pare bat aukeretan. Levantek ere izan ditu bereak, Alba Merinoren jaurtiketa bat desbideratuta irten da. Denbora gehigarrian, Nerea Eizagirre debutariak langara bidali du baloia, neurketako aukera garbiena. Txuri-urdinen estreinaldi ona zelai zail batean. Gipuzkoarrek hurrengo asteburuan egingo dute debuta etxean. Zubietan hartuko dute Granadilla Tenerife arriskutsua.Fitxa teknikoa:Levante UD: S. Torres, Oli, S. Prim, Guti, Maitane, Mariajo, Nerea (Nagore, min. 61), Alharilla, M.J. Perez (Lucía, min. 86), Carolina (Alba, min. 61), Charlyn. Real Sociedad: Mariasun, N. Sanchez (L. Baños, min. 81), Soldevila N. Mendoza, Ramajo, Chini (N. Eizagirre, min. 76), Itxaso, Cirauqui, Beristain (Aintzane, min. 86), Leyre F., Manu (Etxezarreta, min. 63). Epailea: Escriche Guzman. Txartel horia erakutsi dio etxeko Alharilla, eta kanpoko Uriarte, Beristain eta Chiniri. Igor San Miguel entrenatzaileak ondorengoa aipatu du partidaren amaiean: "Neurketa serioa egin dugu zelai zail batean. Levantek argi du bere estiloa zein den eta sufriarazi egin diegu aukera garbiak izanda garaipena lortzeko".De cara al debut del próximo fin de semana ante su afición, San Miguel espera “un partido muy complicado ante un rival que juega de manera distinta”.
            
            
            
            
                
                
                
             
                    
                 
     Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin