Argazkia: DV

1998-99 DENBORALDIA (11/14)

Gau ilunena

97-98 denboraldian, Kraussen zuzendaritzapean, Realak denboraldia handia burutu zuen. Hirugarren amaitu ondoren, UEFA Koparako txartela eskuratu zuten. Edizio honetako partaidetza Aitor Zabaleta, jarraitzaile txuri urdinaren, hilketarengatik gogoratua izango da Realaren familia osoarengatik.

Kirol arloan, txapelketa primeran hasi zen Realarentzat. Zozketak Pragakok Sparta ipini zuen aurrean. Joanekoan, Pragan jokatutakoa, Kovacevicek lehena sartu zuen 7. minutuan, baina etxekoek buelta eman zioten markagailuari atsedenaldira iritsi baino lehen. Bigarren zatian, gipuzkoarrek erakustaldi bat eskaini zuten 2-4 emaitza lortuaz Aldeondo, Kovacevic eta De Pedroren golekin.

Itzulerakoa, Anoetako lehen partida kontinentalean, euripean jokatu zen. Kanporaketa bideratua, Kovacevicen burukada batek garaipena eman zion Realari.

Bigarren kanporaketan Liverpool, Parma, Olympique Lyonnais eta Moskuko Dinamok osatutako laukotek atera zen. Azkenean, Skonto Riga kanporatzetik zetorren talde errusiarra izan zen aurkari.

Moskun jokatu zen joaneko partida. Ezin hobe hasi zen neurketa txuri-urdinentzat. Kovacevicen bi gol eta Javi De Pedroren hirugarren bat penaltiz, 0-3ko markagailua utzi zuten atsedenaldirako. Hala ere, bigarrenean, eta minutu bakarrean, errusiarrek abantila gol bakarrera murriztu zuten.

Itzulerako partidan Realaren nagusitasuna argi geratu zen berriro ere. Bigarren zatian iritsi ziren Kovacevicen bi golak eta Oscar De Paularena. Realaren historian lehenengoz, taldeak lau garaipen jarraian lortu zituen txapelketa kontinentaletan eta Darkok, 7 golekin, txapelketako goleatzaile nagusia zen.

Final zortzirenetan Atletico de Madrid izan zuen arerio Realak. Europan ligako aurkari batekin jokatu zuen lehen aldia izan zen txuri-urdinentzat.

Joanekoa, Anoetan. Atleticok aurrea hartu zuen 3. minutuan Juninhori esker, baina Kovacevicek berdinketa eskuratu zuen atsedenaldira iritsi baino lehen. Bigarren zatian Atletico 9 jokalarirekin geratu zen Torrisi eta Aguilerak gorria ikusi eta gero, eta Reala garaipenaren bila joan zen. 7 minuturen faltan helburua atxikitu zuten Robertok baloia bere atean sartu ondoren. Realak bere bosgarren garaipena lortu eta kanporaketa bideratu zuen.

1998ko abenduaren 8ko gaua zale guztion memorian gordeko da betirako. Partida hasi baino lehen, Vicente Calderonen ingurutan, Atletico de Madrideko zale ultren talde batek Aitor Zabaleta jarraitzaile txuri-urdina koldar sastakatu zuten

Partidan, Realak luzapenean galdu egin zuen. Jugovicek Atletico aurreratu zuen 2 golekin eta Graciak luzapenera eraman zuen neurketa, non Santi eta Jose Marik pasea eman zieten madrildarrei. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!