SD HUESCA – SANSE (ASTELEHENA, 20:30)

Gaur da eguna

Sansek El Alcoraz bisitatuko du astelehen honetan SD Huescaren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek funtsezko lehia izango dute denboraldiko azken txanpa honetan, lau partida bakarrik geratzen baitira amaierarako. Garaipen batekin, txuri-urdinen atzetik dauden taldeen porroten ondoren, jaitsiera bederatzi puntura utziko lukete. Ez litzateke matematikoa izango, baina ia eginda egongo litzateke.

Horretarako, jaitsiera postuekiko aldea markatzen duen aurkaria gainditu beharko da. Huescarrak salbaziotik hiru puntura daude eta garaipena behar dute borrokan bizirik jarraitzeko. Dena ematera Huescan. Gaur da eguna. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!