Real Sociedad – SK Sturm Graz (osteguna, 18:45)

Gaurko partidarako informazioa

Realak eta SK Sturm Graz taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar, osteguna, 18:45etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 17:45etatik aurrera egongo dira zabalik. Joan garaiz zure sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partida honen atarian lasai gozatu ahal izateko.

Sarrera bazkide txartelarekin edo lagatzea

Bazkideak bazkide-txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira (baita txartel digitalarekin ere), eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu bazkide txartel berriena ekarri behar duzula.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala senide edo lagun bati zure mugikorraren bidez lagatzeko aukera duzula. Deskargatu Realzale App-a, identifikatu bazkide gisa eta kudeatu zure txartela mugikorretik.

Klikatu HEMEN eta jaitsi zure Realzale App-a.

Snacks eta freskagarriak tabernetako zerbitzuan

17:45etan, 12 barra irekiko dira beheko eraztunean, eta beste 14 barra goiko eraztunean. Gogoratu behar da ostalaritzara eta jatetxeetara bideratutako eremuetan bakarrik kontsumitu ahal izango dela, eta eserlekuan ezin izango dela kontsumitu, dekretu berriak ezartzen duen bezala.

Reale Arenako denda

Reale Arenako denda zabalik egongo da bere betiko ordutegian (goizeko 10:00etatik 20:00etara). Online dendan sartu

Bazkidearentzako arreta eta leihatila

Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideen arretarako bulegoaren ondoan dauden leihatilak 16:45etik aurrera egongo dira irekiak, partida honekin zerikusia duen edozein arazo konpontzeko. Sarrerak leihatilan ere erosi ahal izango dira.

Bizikleten aparkalekua, asteburuetan bakarrik

Bihar eskola-jardunaldian jokatuko denez, bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua ez da martxan egongo Amara Berri ikastetxean dauden konpromisoengatik. Parkinga, IBK Bike enpresak babestua, Reale Arenan asteburuetan jokatuko diren partidetan egongo da martxan.

Probintziako autobusak

UEFAren beharrengatik, probintziako autobusek ezin izango dute Reale Arena ondoan aparkatu. Illunbeko aparkalekuan izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!