‘Home’ ekipamendu berria

Gaurtik aurrera salgai

Gaurtik aurrera salgai daude Realaren online denda ofizialean 2022/2023 denboraldian taldeak erabiliko dituen kamiseta, prakak eta galtzerdiak.

Eta larunbatean, Realak Toulouse FC taldearen aurka Reale Arenan jokatuko duen lagunartekoa hasi baino lehen, ekipamenduak salgai jarriko dira Donostiako Elkano kaleko eta estadioko dendetan. 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri.

Kamisetaren prezioa 75 eurokoa izango da, Bazkideek, akziodunek eta RS FAN-ek %10eko deskontua izango dute.

 

ONLINE DENDA

 

Detaileak

Elastiko berriak marra bertikal zuri eta urdinak ditu, aurrealdeko pintzelada artistikoekin. Atzealdeko behealdean ere marra horiek daude. Dortsalaren gunea, berriz, urdina da eta hainbat pintzelada ditu. Silikonazko ikurrina ere badarama.

Mao lepoa dauka eta, barrualdean, armarria eta ‘REALAREN BIHOTZA’ hitzak ageri dira. Bularraren eskuinaldean, ‘Macron Hero’ eta, ezkerraldean, Realaren armarria erliebean eta koloretan, eta silueta zuriz.

Jokorako galtzak zuriak dira, eta marra urdinak eta pintzelada artistikoak dituzte alboetan. Galtzerdiak zuriak dira. Goiko aldean urdinak agintzen du eta erdi aldean marra horizontalak dituzte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!