SANTA TERESA 1-0 REAL SOCIEDAD

Gehiago merezi dute

Emakumezkoen taldeak gehiago merezi izan du El Viveron. Gipuzkoarrek porrota jasan dute Santa Teresaren aurka. Vaniaren golak erabaki du partida hamabostgarren minutuan. Kanpokoak edozein eratara saiatu dira, baina Mainguy aukera guztiak urrundu ditu. Reala sari gabe gelditu da Badajozen.

Gipuzkoarrak indartsu hasi dira neurketa. Arerioaren atera hurbildu dira lehen minutuetatik eta ondo aritu dira zelaian. Hala ere, ordu laurdena betetzean Vaniaren gola iritsi da korner bat errematatuz. Gola jaso arren, txuri-urdinak ez dira izutu eta erantzuna berehalakoa izan da. Minutu batzuk pasa ondoren Itxaso Uriartek berdinketa izan du atezainak urrundu duen erremate batean. Bi taldeek aukera izan dituzte, baina defentsak sendo ibili dira arriskua saihesteko.

Bigarren zatiko hasiera itxaropenezkoa izan da. Lehen zatian bezala, txuri-urdinek arerioaren atea bilatu dute berdinketa laster lortu ahal izateko. Nahikari Garciak, area barruan egindako erremate batekin, aukera garbia izan du, baina atezainak gola saihestu du. Gipuzkoarrak behin eta berriz saiatu dira aurkariaren atera hurbiltzen. Mainguy atezainak saihestu du taldea etxera puntuekin bueltatu izana. Manuela Lareok berdinketa izan du azken minutuetan. Ordez, atezainak saririk gabe utzi du txuri-urdinek egindako esfortzua.

Igor San Miguelenak ezin izan dute puntuak lortu asteburu honetan eta 20 punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Hurrengo jaurdunaldian Rayo Vallecano bisitatuko dute.


Igor San Miguel: “Ez dugu asmatu”


Igor San Miguelek talmandu zuen Badajozen jasando porrota. Realaren entrenatzaileak adierazi du neurketa “oso lehiatua” izan dela. Lehen zatiaren hasieran aukera pare bat izan ditugu, baina ez dugu asmatu. Bagenekien Santa Teresa oso indartsua dela baloi geldietan eta horrela lortu dute gol bakarra”. San Miguelek onartu du taldeak aurren ez duela “egun ona izan. Bigarren zatian posesioa izan dugu, nagusi izan gara neurketan eta aukera garbiak izan ditugu. Ordez, gaur ez dugu asmatu ate aurrean”.


Fitxa teknikoa

Santa Teresa: Mainguy, Neira, Maddi, Contreras (Mireya, min.65), Parralejo, Marta, Chica, Aina (Puerto, min.90), Estefa, Peke (Sandra, min.89), Vania.

Real Sociedad: Mariasun Quiñones, Sandra Ramajo, Iraia Iparragirre, Nuria Mendoza (Titay Calvo, min.87), Itziar Gastearena, Itxaso Uriarte (Naiara Beristain, min.58), Ane Etxezarreta, Cristina Pizarro, Leire Baños (Manuela Lareo, mi.46), Nerea Eizagirre, Nahikari García.

Gola: 1-0: Vania, min.16.

Epailea: Santos Pargaña. Txartel horia erakutsi die etxeko Mainguy eta Parralejori eta kanpoko Nuria Mendozari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!