Real Sociedad 0-1 Valencia CF

Gehiago merezi dute

Vídeo

Errealak huts eta bat galdu Liga Iberdolako lehenengo partidan Valenciaren aurka. Gipuzkoarrek ez dute zorte handirik eduki azkenengo metroetan, baina bukaerararte saiatu dira. Kanpokoek kontraeraso bati esker eskuratu dute beraien gol bakarra, nahiz eta aukera askorik izan ez duten.

Partida oso berdindua hasi da, gol aukera handirik gabe. Jokaldirik arriskutsuenak lehenengo zatiko azkenengo hamabost minutuetan iritsi dira. Horietatik bi, 31. eta 32. minutuetan, txuri-urdinen eskuetan: Manuren eta Zornozaren bi jaurtiketa gutxigatik kanpora joan dira. Hurrengo minutuan, kanpokoek izan dute aukera garbi bat eta zutoinera bidali dute jaurtiketa, Szymanowskyk hain zuzen ere.

Bigarren zatian, etxekoak izan dute baloiaren jabetza orokorrean, baina 55. minutuan iritsi da Valenciaren lehenengo gola, Mari Paz Vilasen eskutik. Zornozaren jaurtiketa bati esker Errealak jarraitu du partidaren nagusitasuna izaten, markagailuan behetik izan arren. Ez dute amore eman eta, gehiago merezi izan badute ere, bukaerararte saiatu dira gola eskuratzen.

Hurrengo partidari begira, Errealak Atletikoren aurka jokatuko du. Sentsazioak positiboak izan dira, baita jokatzeko modua, eta horrela jarraituz gero, lehengo puntuak berehala iritsiko dira.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Soldevila, N. Mendoza, Gaste (B. Beltrán, min. 83), Itxaso (L. Baños, m. 62), Chini, Zornoza, Manu, N. Eizaguirre (Nahikari, min. 60).

Valencia CF: Vreugdenhil, Salo (Lidia Navarro, min. 88), Ivana, Sandra, Mª Ángeles Carrión (Andrea, min. 72), Mari Paz Vilas, Szymanowsky (Lomba, min. 86), Marta Carro, Georgina Carrreras y Cristina Cubedo.

Gola: 0-1: Mari Paz Vilas, min. 55.

Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia erakusti dio etxeko Zornozari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!