KRONIKA

Gehiago merezi dute (2-2)

Sansek oso gertu izan du garaipena bat Stadium Gal zelaian Real Unionen aurka. Kanpokoak, nagusi neurketaren momentu askotan, abaintaila lortu dute Eneko Jauregi eta Joseba Muguruzaren golekin. Hala ere, etxekoek distantzia murriztu dute txuri-urdinen bigarren golaren ostean eta berdinketa lortu dute. Kolpe gogorra izan da. Aldiz, amaiera arte eutsi dute txuri-beltzen bultzada puntu bat lortzeko. Puntu bakarra gutxi izan da egindako merituak ikusita. 

Txuri-urdinak garaipenaren bila atera dira lehen minutuetatik eta lehen gola sartzeko aukera izan dute bostgarren minutua bete baino lehen penalti baten bidez, baina Joseba Muguruzaren jaurtiketa gora joan da. Hala ere, kanpokoak ez dira uzkurtu eta bere jokoa egiten jarraitu dute. Etxekoen atezainak Joseba Muguruzaren gola saihestu du ordu laurdena pasa eta gero. Ostean Adrian Lapeña, falta jaurtiketa batean, langarekin topatu da. Behin eta berriro saiatu ondoren kanpokoek saria lortu dute. Eneko Jauregik, Joseba Muguruzaren pase baten bidez, lehen gola sartu du. Markagailuan abaintaila izanda gipuzkoarrek arerioaren atea bilatzen jarraitu dute eta Jon Guridik bigarrena lortzeko aukera oso ona izan du. Aldiz, ez du asmatu Tenaren aurka aurrez aurre. 

Bigarren zatia ezinhobe hasi da Sanserentzat. Joseba Muguruzak bigarren gola egin du lehen minutuetan Martin Merquelanzen pasea aprobetxatuz. Hala ere, Real Unionek abaintaila murriztu du minutu gutxi pasa ostean Estradaren burukada baten bidez. Txuri-beltzek partida estutu dute eta, txuri-urdinak sendo mantentzeko saiakerak egin arren, berdinketa lortu dute Aimarren golarekin. Markagailua orekatzea kolpe gogorra izan da kanpokoentzat neurketan nagusi izan direlako, batez ere lehen zatian. Etxekoek hirugarrena sartzen saiatu dira azken minutuetan. Ordez, donostiarrak seguru mantendu dira eta aiurria erakutsi dute puntu bat lortzeko. Aldiz, gehiago merezi izan dute. 

Txuri-urdinek gehitzen jarraitzen dute zelai zail batean eta 28 punturekin kokatzen dira sailkapenean. Hurrengo larunbatean Zubietara bueltatuko dira Amorebietaren aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Union: Tena, Azkoiti (Gorosabel, min.54), Rodellar (Thaylor, min.54), Aimar, Urkizu, Esnaola, Alonso, Estrada, Juan, Ozkoidi (Mujika, min.85), Galan. 

Sanse: Sisniega, Ibarbia, Lapeña, Le Normand, Arrieta, Gorostidi, Guridi, Muguruza, Sangalli (Guevara, min.71), Merquelanz (Olaizola, min.71), Jauregi (Sanz, min.82). 

Golak: 0-1: Jauregi, min.23; 0-2: Muguruza, min.51; 1-2: Estrada, min.56; 2-2: Aimar, min.66. 

Epailea: Lopez Toca. Txartel horia erakutsi die etxeko Galan, Esnaola eta Iosuri eta kanpoko Lapeña eta Arrietari.

"Pena"

Imanol Alguacilek berdinketa tamaldu zuen, batez ere “lehen zatia ikusi eta gero. Hala ere, ontzat ematen dugu lortutako puntua”. Harrobiko entrenatzaileak azpimarratu zuen lehen zatian “abaintaila motza izan da. Bigarren zatian pena bat izan da 0-2ekoa lortu ondoren minutu gutxitara jasotako gola”. Alguacilek onartu zuen etxekoen lehen golak “mina egin digu eta gero bigarrena lortu dute. Ondoren, aldaketekin, neurketa orekatu dugu berriro”.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!