RCD ESPANYOL 0-0 REAL SOCIEDAD

Gehiago merezi dute

Realak denboraldiko lehenengo puntua lortu du 0-0 berdindu ondoren Espanyolen zelaian. Meritu gehiago egin dituzte garaipena eskuratzeko, baina zorte pixka bat falta izan zaie hori aurrera ateratzeko.

Gipuzkoarrak bikain hasi dira neurketan, ondo kokatuta, neurketaren nagusitasuna izanik. Leire Bañosek izan du taldearentzat lehenengo aukera, baina bere ezkerkada zertxobait desbideratuta joan da. Ez du Espanyolek aukerarik izan lehenego zati honetan. Horrek meritu gehiago ematen dio Realari, aurkaria laugarren postuan zegoelako sailkapenean.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, Nahikarik izan du aukera ziur bat bere burukadarekin, baina baloia etxeko atezainak urruntzea lortu du. Ez du arrisku askorik sortu Espanyolek zati honetan, lehenengoaren bidea jarraituz, batez ere Realaren ziurtasun defentsiboari esker. Ez du lanik izan gaur Mariasunek, lehenego aldiz denboraldi honetan. Azkeneko minutuetan, Zornozak beste aukera bat izan du hiru puntuak emateko taldeari, bere ezkerkada gutxigatik kanporuntz joan ondoren.

Txuri-urdinek sentzasio onak utzi dituzte gaurko neurketan eta garaipena merezi izan badute ere, puntua positiboa da; lehenik aurkaria oso arriskutsua zelako, eta bigarrenik denboraldiko bolada negatiboari amaiera ematen dietelako. Hurrengo igandean Rayo Vallecano jasoko dute Zubietan.


Fitxa teknikoa:

Espanyol: Mimi, Esther (Nuria Garrote, min. 60), Berta Pujadas, Ines, Ayaki Shinada, Dominika Conc (Carola, min. 60), Baudet (Brenda, min. 60), Paloma, Letti, Elena Julve, Eli.

Real Sociedad: Mariasun, N. Mendoza (Soldevila, min. 92), Etxezarreta, Bea (Ramajo, min. 80), Gaste, Manu (Leyre F., min. 65), Zornoza, L. Baños, N. Eizagirre (Titay, min. 85), Nahikari.

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi dio etxeko Ayaki Shinadari.

Gorka Alvarez: “Partida ona egin dugu”

Zera zioen Gorka Alvarezek partida amaitu ondoren: “Partida ona egin dugu orokorrean, hobeagoak izan gara, oreka emanez defentsa eta erasoari. Gainera, hobeagoak izan gara baloiarekin ere, jokaldi arriskutsuak sortzea lortu dugu, zehaztu ez baditugun arren. Taldeak oreka izan du eta horrek baloiarekin haztea lagundu du. Defentsiboki ez dugu askorik sufritu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!