REAL UNION 2-1 SANSE

Gehiago merezi dute

Sansek bi eta bat galdu du Real Unionen aurka gaur arratsaldean Stadium Galen Gipuzkoako derbian. Etxekoak eraginkorragoak izan dira eta horri esker hiru puntuak lortu dituzte.

Neurketako lehenengo jokaldi arriskutsuan gola iritsi da. Eizmendik sartu du. Euriarekin zelaiaren egoera desberdina izan da bi taldeentzat eta Sansek ezin izan du baloia kontrolpena izan, gustokoa duen bezala. Txuri-urdinek bi aukera jarraian sortu dituzte neurketak ordu erdia zeramanean. Lehenenegoa Lapeñaren burukada batekin, Irazustak urrundu duena, eta bigarrena Thiorren erremate bati esker, atezainak berriro ere arrapatu duena. Atsedenaldira iristeko hamar minutu geratzen zirenean etxekoen bigarren gola iritsi da. Orbegozok sartu du gol hori jokaldi landu baten ondoren.

Bigarren zatia Sanserena izan da. Imanol Alguacilen mutilak nagusi izan dira, hainbat aukera sortuz. Etxekoak eraginkorrak izan dira lehenengo zatian eta ez dute presarik izan bigarren honetan. Hogeigarren minutuan, Djouahrak Sanseren aldeko penaltia sortu du. Lapeñak amaitu du jokaldi hori kanpokoen lehenengo gola sartuz eta emaitza murriztuz. Azkeneko minutuetan, txuri-urdinek beste aurrera pauso bat eman dute berdinketaren bila eta aurkaria atzean egonik. Sanse amaieraraino saiatu da baina ezin izan dio, azkenean, buelta eman markagailuari. Gainera, epaileak Guevara kanporatu du luzapenean bi txartel hori erakutsi eta gero.

Sansek sailkapeneko erdialdean jarraitzen du porrot honekin. Hurrengo astean aukera berri bat izango dute Bilbao Athleticen aurka jokatuko duten derbian Zubietan.


Fitxa teknikoa:

Real Union: Irazusta, Estrada, Senar, Esnaola, Garrido, Ceberio, Urkizu, Eizmendi (Capelete, min. 91), Etxaburu (Lizarraga, min. 70), Capelete, Orbegozo (Babos, min. 79).

Sanse: Zubiaurre, Sola (Petxarroman, min. 46), Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Zubimendi (Djouahra, min. 46, Thior, Lopez, Olaizola, Davila (Celorrio, min. 75).

Golak 1-0: Eizmendi, min. 4; 2-0: Orbegozo, min. 34; 2-1: Lapeña (p.), min. 67

Epailea: Catala Ferran. Txartel horia erakutsi die etxeko Senar eta Esnaolari eta kanpoko Thiorri. Sanseko Guevara kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 90).

Imanol Alguacil: “Ez gara zuzen egon”

Neurketa amaitu ondoren Imanol Alguacilek Real Sociedad TV-rekin hitz egin du: “Lehenengo ordu laurdena oparitu dugu. Sortu diguten lehenengo jokaldian gola sartu dute. Bi aukera argi izan ditugu berdintzeko. Beraien bigarren jokaldi arriskutsuan gola egin dute berriro ere. Bigarren zatian, lasaitasunez jokatuz, arriskua sortu dugu. Aurkaria atzean geratu da eta ez da erraza izan egoera horretan jokatzea. Bi eta batekoarekin gertu izan gara baina ez gara zuzen egon. Bi jaurtiketekin bi gol egin dizkiguzte”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!