Real Sociedad C 1-2 Gernika

Gehiago merezi dute

Vídeo

Gure hirugarren taldeak 1-2 galdu du Gernikaren aurka Zubietan jokatutako partidan.

Partidak kolore txuri urdina izan du lehen 45 minutuetan; gure bigarren filiala jaun eta jabe izan da eta behin baino gehiagotan iritsi da kontrako atera. Baina, oro har, partida oso berdinduta egon da. Lehen zatiko aukerarik argiena Gonzalez De Herediaren eskutik etorri da 15. minutuan, baina atezainak eragotzi du.

Bigarren zatia lehenengoaren tonika berarekin hasi da, Mikel Llorenteren taldearen nagusitasun garbiarekin. Baina zoritxarreko penalti bati esker Gernika aurretik jarri da bigarren zatiko 5. minutuan. Eta bisitarien beste etorrera arriskutsu bati esker, Gallastegi bakarrik geratu da atezainaren aurrean eta bigarrena sartu du bigarren zatiko 11. minutuan. Baina txuri-urdinek erasoan jarraitu dute etengabe, eta 90. minutuan Arzakek, Orobengoaren paseari esker, Zubieta gori-gorian jarri duen gola sartu du. Azkenean ezin izan dute bigarren gola sartu, baina azken unera arte saiatu dira. 

Emaitza horrek ez du gure hirugarren taldearen ahalegina islatzen, sentsazioak oso desberdinak izan baitira. Txuri-urdinak Gasteizera joango dira datorren astean Alaves Bren aurka jokatzeko, dinamika aldatzeko helburuarekin. Aupa Real!

Ficha teknikoa:

Real Sociedad C: Fraga, Rupérez (Agote 61. min.), Azurmendi (Larrañaga 65. min.), Astigarraga, Gibelalde (Merino 82. min), E. Garcia, Arzak, Lizaso (Lizaso 61. min), Beitia, Gzlez. De Heredia (C. Canales 45. min.) y Orobengoa

Gernika: Boian, Agirrezabala (De Luis 74. min.), Berasaluce, Arberas, Iriondo, Carpio, Bengoa (Ortega 67. min.), G. Marcos (Salado 74. min.), Aguirre, Gallastegi (Sanz 74. min.) y Giovanni (Juwara 84. min.)

Goles: 0-1: G. Marcos (pen.), 51. min. 0-2: Gallastegi, min. 55; 1-2: Arzak, 90. min.; 

Árbitro: David Ruiz Martin. Ha amonestado a los locales E. García (50. min.), Gibelalde (20. min.), Rupérez (49. min.) Y al entrenador Mikel Llorente (89. min.). 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!