CULTURAL Y DEPORTIVA LEONESA 1-1 SANSE

Gehiago merezi izan dute

Vídeo

Sansek puntu bat eskuratu du gaur arratsaldean Reino Dçde Leonen, Cultural y Deportiva Leonesaren aurka berdindu ostean (1-1). Ansotegiren taldea nagusi izan da neurketan, baina puntu eskas batekin amaitu dute, talde esfortzu handi baten ondoren.

Lehen zatia parekotasun handiarekin hasi da, baina pixkanaka talde txuri-urdinak aurrerapausoa eman du eta abagune argienak sortu ditu, ia areara gerturatu ez den aurkariaren aurrean. Lehenengoa Ochiengek izan du, Carreraren pase bikain baten ondoren, baloiak langan jo ondoren. Handik gutxira, Mikel Rodriguezen ekintza izugarri bat iritsi da: Gorka Gorosabelen pasea, area barruan egindako hiru errekorte eta Badiak gelditu duen azken jaurtiketa. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Ochiengek lehenegoa gertu izan du berriro, baina etxekoen atezainak geldiketa ona egin du gure biharren taldearen gola saihesteko.

Bigarren zatia hasi bezain laster, saria aurkitu dute. Carbonellek eskuinkada bikain batekin txuri-urdinak aurretik jarri ditu. Norgehiagokak gidoi berarekin jarraitu du, donostiarrak ondo kokatuta eta jokoa kontrolatzen, baina garaipena bideratuta zegoela zirudienean, Ribeirok berdinketa lortu du etxekoentzat azken minutuetan. Pena.

Asetuta uzten ez duen puntua, baina urte hasiera honetan batzen jarraitzeko aukera ematen duena. Hurrengo jardunaldian, Sanse etxera itzuliko da eta Albaceteren aurka neurtuko ditu indarrak.

Fitxa teknikoa:

Cultural y Deportiva Leonesa: Edgar Badia, Iván M. P., Rodri Suárez (kap.), M. Barzic, R. Hinojo (Larios, min. 46), Thiago Ojeda, Bicho, Pastoriza (S. Maestre), Luis Chacón (Ribeiro, min. 62), Tresaco (D. Collado, min. 76) eta Manu Justo (Mboula, min. 62).

Sanse: Fraga, Dadie, P. Rodríguez (kap.), Calderón (Ayo, min. 24), Balda, Carbonell, M. Rodríguez (Eceizabarrena, min. 76), Astiazaran, G. Gorosabel (Mariezkurrena, min. 89), Ochieng (Marchal, min. 75) eta Carrera (Díaz, min. 89). 

Golak: 0-1: Carbonell, min. 49; 1-1: Ribeiro, min. 87.

Epailea: Sergiu Claudiu. Txartel horia atera die etxeko R. Hinojo, M. Barzic eta Bichori eta kanpoko Carbonell, Carrera, M. Rodríguez, P. Rodríguez eta Baldari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!