Laredo 0 - 0 Sanse

Gehiago merezi izan dute

Vídeo

Sansek hutsean berdindu du gaur Nojan Laredo Kirol Klubaren aurka partida gogor batean. Txuri-urdinak nagusi izan dira, baina ezin izan dituzte aukerak aprobetxatu.

Partida bizi-bizi hasi da. Bi taldeek arerioen areak bilatu dituzte eta Pecharroman-Alkain tandemarekin min handia egin dute eskuin hegalean Sanseko jokalariek. Gureak jokoaren jabe egin dira eta arriskua sortu dute behin eta berriz. Robert Navarrok izan du lehen zatiko aukera argiena, baina etxeko atezainak gola saihestu ahal izan du. Pecharromanek eta Olasagastik baloi ugari sartu dituzte area barruan korner eta falta postuetatik, baina ez dute konektatzea lortu. Kontrol txuri-urdina eta kontraerasoan saiatu da Laredo, baina atzealdeak dena moztu du eta ezin izan du Ruiz-Zeberioren hiru zutoinen artean jaurtiketarik egin. Lehen zatiaren amaiera nagusitasunez baina saririk jaso gabe. Dena irekita.

Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da. Txuri-urdinek aurkaria estutzen jarraitu dute eta Laredo soken kontra jarri dute. Lobetek erasoa gidatu du saiakera bat bestearen atzetik eginez eta hainbat tiro jaurti ditu. Laredo suspertzen joan da pixkanaka eta partidan sartu da, lehen aukera arriskutsuak sortuz. Partida botere-lehia gogorra bihurtu da eta talde bakar batek ere ezin izan ditu zelaian jarritako defentsa sendoak hautsi. Robert Navarro atea ikusteko zorian egon da, eta 'in extremis' gelditu du etxekoen atezainak, bigarren jokoaren aukera argiena. Laredok baloia Sanseren eskuetan utzi du eta gureek dena eman dute, baina ezin izan dute saria eskuratu. Azken txistua eta berdinketa.

Emaitza garratza eta injustizia sentsazioa. Taldea indartsu eta ausart agertu da, baina bere ahalegina ez da hiru puntuekin saritu. Saiatzen jarraitu behar dugu. Sansek Barakaldo C.F. hartuko du Zubietan otsailaren 7an.

Fitxa teknikoa:

Laredo: Pedrero, Alvaro García, Rasines, Toboso, Saul García (Fernández, min.55), Siafa, Sanz (Goñi, min. 67), Ares (Jakkal, min. 67), Vinatea (Ortiz, min.73), Peredo (Argos, min.73), Pérez.

Sanse: Ruiz-Zeberio, Pecharroman (Blasco, min. 57), Olasagasti, Arambarri, Alkain (Garrido, min.45), R. Navarro, Lobete (Aguirre, min. 74), Aranzabe (Jiménez, min. 84), Ezkurdia, Gonzalez de Zarate, Turrientes (Veiga, min. 84)

Golak: Ez da golik egon.

Epailea: Daniel Pastoriza. Txartel horia erakutsi die etxeko Aresi eta Sanzi, eta kanpoko Arambarriri. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!