Sanse 1-1 UE Cornellà

Gehiago nahi zuten

Vídeo

Sansek bana berdindu du gaur arratsaldean Zubietan UE Cornellaren aurka. Txuri-urdinak puntu bat lortu dute gehiago nahi zuten partida batean eta gustora uzten ez dien playoff postuetarako lehian.

Neurketako lehen berrogeita bost minutuak oso gogorrak izan dira, bai etxekoek bai bisitariek areetara iristea lortu dute, baina ez dute asmatu. Behin baino gehiagotan errepikatu badute ere, txuri-urdinek ez dute lortu neurketako lehen gola sartzea. Donostiarrak era guztietara saiatu dira, baina ez dute zorterik izan markagailuan aurretik jartzeko. Lehen zatia bukatzeko bost minutu falta zirenean, Carbonellek area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez aurreratu ahal izan ditu gure filialekoak, baina bere jaurtiketa arazorik gabe gelditu du Anackerrek.

Bigarren zatian kataluniarrak presioa egiten hasi dira eta Redruellok ia partidako lehen gola egitea lortu du, baina bere jaurtiketak zutoinean jo du. Donostiarrak sentsazioak hartzen eta aurkariaren atera gehiago hurbiltzen joan dira. Jokaldi horietako batean, Azkunek, area barrutik, jaurtiketa gurutzatuarekin markagailua irekitzea lortu du, eta aurkariaren atezainak ezin izan du ezer egin hori saihesteko. Kontraeraso batean, Bartzelonako taldeak neurketa berdintzea lortu du, Enriren jokaldi on baten ostean. Sergio Franciscoren mutilek ez dituzte besoak jaitsi eta garaipenaren gola sartzen saiatu dira;  Kortajarenak izan du aurretik jartzeko argiena, baina jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik. Sansek ezin izan du berdinketatik pasa.

Txuri-urdinek, gehiago nahi izan arren, puntu bat lortzen dute partida parekatu eta lehiatuan, borrokan jarraitzeko aukera ematen diena. Datorren astean Atletico Balaresi egingo diote bisita playoff postuetan sartzeko lehian jarraitzeko. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Marrero, Carbonell (Gabilondo, min. 71), Arambarri (kap.), Cantero (P. Rodríguez, min. 78), Gómez, G. de Zarate (Kortajarena, min. 54), Gorrotxategi, Olasagasti, Marín (Azkune, min. 54), Martín (Teijeira, min. 71) eta Martón.

UE Cornellà: Anacker, Planas (López, min. 85), Hernández, Falcón (Blanco, min. 80), Martín, Redruello, Nana (kap.), Frullana (Traoré, min. 85), Tavaros, Niang (Arroyo, min. 72) eta Enri (Muntades, min. 80).

Golak: 1-0 Azkune, min. 61; 1-1 Enri, min. 67.

Epailea: Vicente Moral. Etxeko taldeko Arambarri eta Gorrotxategiri, eta kanpoko Martín, Falcón eta Redruellori atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!