Sansek Osasuna Promesas jasoko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinak denboraldiko momenturik onenetarikoetan iristen dira, atzean finkotasuna erakutsiz (ez diote golik sartu azkeneko lau partidetan) eta eraginkorrak izanik goikaldean, dituzten aukera guztiak aprobetxatuz.
Aurkaria, bere aldetik, azken-aurreko postuan daude kokatuta sailkapenean. Baina badakite zer den Zubietan irabaztea, non bi alditan lortu dute hori azkeneko hiru bisitetan. Imanol Alguacilen mutilak dena ematera aterako dira hasieratik egoera horretaz fidatu gabe eta hiru puntuak lortzeko asmoarekin. Neurketa ETB1-ek emango du zuzenean.
Deialdia honakoa da: Garrantxo, Zubiaurre, Alex Sola, Ahien Muñoz, Ugarte, Lapeña, Le Normand, Zubimendi, Sanz, Guevara, Muguruza, Sáenz, Capilla, Olaizola, Calvillo, Davila, Celorrio eta Gorostidi. Baja medikoak dira Pablo Sisniega, Odei Arrieta eta Martin Merquelanz.
3. Maila: Bermeo - Real C (igandea, 16:30)
Gure hirugarren taldeak Club Bermeoren zelaia bisitatuko dute igandean amesten jarraitzeko asmoarekin hemendi denboraldia bukatzerarte. Txuri-urdinek bi garaipen jarraian lortu dituzte azkeneko jaurdinaldietan, azkenekoa Santurtzin, eta hirugarrena lortu nahi dute jaitsiera postuetatik sei puntutara dagoen talde baten aurka, bere etxean sendo arituko dena.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin