SANSE – CD ARENTEIRO (LARUNBATA, 18:00)

Gehiagoren bila

Sansek Arenteiro hartuko du larunbat honetan Zubietan. Aurreko asteburuan Sabadellen beste garaipen bat lortu ostean, txuri-urdinak multzoko lehen postuan kokatu dira. Merezitako lidergoa dute eta jardunaldi honetan defendatuko dute. Ourensetarrak, berriz, jaitsiera postuetatik kanpo daude eta sailkapenaren beheko aldearekin distantzia hori mantentzea bilatuko dute. Etxetik kanpo jokatu dituzten partida guztiak gol bakar batengatik erabaki dira eta ziur larunbatekoak antzeko gidoia izango duela, beraz, gure filialak bi areatan asmatu behar izango du. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!

UTEBO FC – REAL C (IGANDEA, 17:30)

Gure hirugarren taldeak Utebori egingo dio bisita igande honetan. Txuri-urdinek beste garaipen bat lortu zuten etxetik kanpo joan den asteburuan, hirugarrena jarraian, eta dinamika on hori luzatu nahi dute Zubietatik urrun beste emaitza on batekin. Zaragozarrak hirugarren postuan daude eta partida bakarra galdu dute. Beraz, lehia zirraragarria izango da sailkapeneko goialdean mantentzeko.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:15 Infantila – Antigua Luberri KE (RSTV)

12:15 Euskal Kadetea – Abetxuko ACD (RSTV)

12:30 Emakumezkoen D taldea –  SD Euskalduna Andoaindarra (RSTV)

14:30 Emakumezkoen B taldea – Zaragoza CFF (RSTV)

19:45 Easo – Gernika Club (RSTV)

Igandea:

12:00 Ohorezko Jubenila – DUX Logroño (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!