REAL SOCIEDAD 0 - 3 FC BARCELONA

Gehiegizko zigorra

Vídeo

Emakumezkoen taldeak Barcelonaren aurka galdu du gaur goizean. Arerioak zehaztasun handia erakutsi du ate aurrean. Gipuzkoarrek sakrifizio handia egin dute. Aldiz, ezin izan dute batu txapelketako talde indartsuenetarikoaren aurka. Lehen zatiko azken minutuetan eta Reala momentu hoberenean zebilenean jasandago golak zigor handia izan dira.

Ez da partida erraza izan. Kanpokoek posesioaren nagusitasuna izan dute. Txuri-urdinak sendo ibili dira defentsan eta kontraerasoan bilatu dute arerioaren atea. Nahikari Garcia saiatu da urruneko jaurtiketarekin. Zutoinetik gertu joan da. Aurkariak neurketa estutu du eta aukera garbiak izan ditu. Aldiz, langak eta Mariasun Quiñonesen geldiketa ikusgarriak gola saihestu dute. Hala ere, atsedenaldia iritsi baino lehen Jennik abaintaila lortu du Barcelonarentzat. Txuri-urdinen erantzuna azkarra izan da eta Nerea Eizagirrek berdinketa izan du, baina jaurtiketa atezainak harrapatu du.

Reala indartsu hasi da bigarren zatia. Gipuzkoarrek aurkariaren atera hurbildu dira lehen minutuetan, baina ezin izan dute azken metroetan asmatu. Taldea momentu hoberenean zebilenean kanpokoen bigarren gola iritsi da. Andressa Alvesek sartu du eta berdinketa lortzeko itxaropenak txikiagotu ditu. Txuri-urdinek saiaketa gehiago egin dituzte, baina ez da posible izan. Zigor handiena azkenengo minutuetan iritsi da. Kanpokoek, kontraeraso batekin, hirugarrena egin dute Olgaren bidez.

Igor San Miguelenak 20 punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Hurrengo asteburuan Santa Teresaren aurka jokatuko dute.

Fitxa teknikoa

Real Sociedad: Mariasun Quiñones, Sandra Ramajo, Paola Soldevilla, Nuria Mendoza, Itziar Gastearena, Itxaso Uriarte, Cristina Pizarro (Ane Etxezarreta, min.63), Maria Diaz (Naiara Beristain, min.57), Leyre Fernandez (Nerea Eizagirre, min.35), Manuela Lareo (Titay Calvo, min.74), Nahikari Garcia.

FC Barcelona: Paños, Torrejon, Ruth, Roddik, Leila, Unzue (Olga, min.59), Serrano (Miriam, min.59), Losada, Alexia (Ange Koko, min.74), Alves, Jenni (Mariona, min.74).

Golak: 0-1: Jenni, min.41; 0-2: Andressa Alves, min.58; 0-3: Olga, min.87.

Epailea: Uson Rosel. Txartel horia erakutsi die etxeko Nerea Eizagirreri eta kanpoko Ruth, Serrano, Unzue eta Olgari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!