ATLETICO DE MADRID 5-0 REAL SOCIEDAD

Gehiegizko zigorra

Realak bost eta huts galdu du arratsalde honetan Atletico de Madriden aurka. Etxekoak nagusi izan dira eta, batez ere, eraginkorrakoak, nahiz eta gol gehiegi jasan gaurkoan.

Txuri-urdinak ondo aritu dira lehenengo ordu erdian, aurpegia ematen ligako txapeldunaren aurka. Lehenengo aukera arriskutsua Nahikarik izan du, baina ez da gutxigatik erdiraketara iritsi. Ludmilak bikain erantzun du etxekoen alde baina jaurdiketa desbideratuta joan da kanpora. Jokaldi berdintsu batean, aurrelari txuri-urdinak berriro ere, gertu izan du gola. Oraingoan Lolak urrundu du baloia kornerrera. Olga garciak, aldiz, ez du barkatu etxekoentzat lehenengoa sartzeko ordu erdira iritsi baino lehen. Abantaila horrekin Atletico de Madriden alde iritsi gara atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasiera ere itxura onekoa izan da Realarentzat. Marta Cardonak, urrutiko jaurtiketa bati esker, berdinketa egiteko aukera polita izan du, baina baloia ate gainetik joan da. Nahiz eta arriskua sortu aurkariaren atearekiko, etxekoak eraginkorrakoak izan dira. Olga Garciak bi gol ia jarraian sartu ditu garaipena bideratzeko. Azkeneko minutuetan, madrildarrek laugarren eta bosgarren golak sartu dituzte, Hermoso eta Ludmilaren eskutik. Gehiegizko zigorra txuri-urdinentzat, batez ere gola merezi izan dutelako sortutako aukerak kontuan hartuta.

Honekin, gipuzkoarrek hirugarren porrota jarraian gehitzen dute Liga Iberdolan. Ostegun honetan bolada horri amaiera emateko aukera izango dute Zubietan Sportin de Huelvaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Atletico de Madrid: Lola, Menayo, Tounkara, K. Robles, Aleixandri, Kaci, Meseguer (Dolores, min. 76), Angela Sosa (J. Hermoso, min. 64), A. Sampedro (Chidiac, min. 73), Olga Garcia (Anita M., min. 82), Ludmila.

Real Sociedad: Mariasun, Soldevila, N. Mendoza, Maddi, Iraia, Itxaso (Chini, min. 72), L. Baños (S. Olaizola, ni. 87), N. Eizagirre (Etxezarreta, min. 67), Palacios (Manu, min. 72), M. Cardona, Nahikari.

Golak: 1-0: Olga García, min. 27; 2-0: Olga García, min. 58; 3-0: Olga García, min. 65; 4-0: J. Hermoso, min. 78; 5-0: Ludmila, min. 85

Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi dio kanpoko N. Eizagirreri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!