KRONIKA

Gehiegizko zigorra Valentzian (3-0)

Emakumezkoen taldeak hiru eta huts galdu du Valenciaren aurka urteko azken neurketan. Gipuzkoarrak oso sendo ibili dira, baina azken minutuetan nekearen eta etxekoen bultzadaren bidez hiru gol jasan dituzte. 

Lehen zatian oreka nagusi izan da eta bi taldeek ez dituzte aukera garbirik izan. Banini saiatu da urruneko jaurtiketa batekin eta baloia gora joan da. Ondoren txuri-urdinen erantzuna iritsi da. Nahikari Garciaren jaurtiketa kanpora joan da. Atsedenaldia iritsi baino lehen Manuela Lareok gertu izan du gola Nerea Eizagirreren erdiraketa aprobetxatu. 

Neurketaren dinamika berdina izan da bigarren zatian. Valenciak posesioa izan du, baina ez ditu aukera garbirik sortu Masiasun Quiñonesen atean. Kanpokoek baloia azkar mugitzen saiatu dira aurkariari kalte egiteko. Azken hamar minutuetan etxekoen hiru golak iritsi dira. Peirok lehena egin du burukada batekin. Realak erantzuna emateko ez du denborarik izan bigarrena segituan iritsi da. Txuri-urdinek diferentzia murrizteko aukera izan dute, baina Sullastresek Nerea Eizagirreren jaurtiketa urrundu du. 88. minutuan Nicartek, korner baten ondoren, hirugarrena sartu du. 

Igor San Miguelenak hamaikagarren postuan bukatutko dute urtea 14 punturekin. Iberdrola Liga urtarrilaren 8an bueltatuko da Zubietara Atletico de Madriden bisitarekin.

Fitxa teknikoa

Valencia CF: Sullastres, Nicart, Gaitan, Andrés, Magalhaes, Romero (Szymanowski, min. 55), Banini, Navalon (García, min. 59), Zornoza, Férez, Aedo (Peiró, min. 63). 

Real Sociedad: Mariasun, N. Sánchez, Soldevila, N. Mendoza, Ramajo, L. Baños (Etxezarreta, min. 68), Beristain (Leyre F., min. 63), Itxaso, Chini, Manu (Cirauqui, min. 82), Nahikari (N. Eizagirre, min. 28). 

Golak: 1-0: Peiró, min. 80; 2-0: Peiró, min. 83; 3-0: Nicart, min. 88. 

Epailea: Varon Aceiton. Txartela erakutsi dio etxeko Romero, eta kanpoko Manuri. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!