CD IZARRA 1-1 SANSE

Gehitzen jarraitzen dute

Sansek puntu bat lortu du gaur arratsaldean Merkatondoan. Zati bat talde bakoitzarentzat; Xabi Alonsoren mutilak hobeto lehenengoan eta Izarra hobeto aldageletatik igaro ondoren.

Hasiera bikaina izan du gure bigarren taldeak, bai joko baita aukeren aldetik ere. Ondo aritu da taldea orokorrean lehenengo zatian, jokaldi arriskutsuak jokalari guztien artean banatuz. Eta horrela iritsi da lehenengo gola, lan taldeko jokaldi bati esker. Gorostidiren jaurtiketa atzelari batek urrundu du eta aldaratzea Lobetek hartu du, Aldasorori pasea eman eta honek lehenengoa egiteko.

Baina bigarren zatia nahiko desberdina izan da. Nafarrek aurrera pauso bat eman dute, berdinketa bilatzeko helburuarekin. Arrisku gehiena alboko erdiraketekin iritsi da, eta horietako batean, falta jaurtiketa batekin, kanpokoek berdinketa lortu dute. Yoldik egin du, area barruan errematatu ondoren.

Txuri-urdinek gehietzen jarraitzen dute. Puntu ona etxetik kanpo lortutakoa, sailkapenaren goikaldean mantentzeko. Hurrengo astean Leioa jasoko dugu etxean.

Fitxa teknikoa:

CD Izarra: Alex Ruiz, Cabrera, Maestresalas, Cisneros, Hinojosa, Laborda, Ardanaz (Valdo, min. 73), Eguaras (Eneko, min. 74), Ruiz, Toni Garcia, Almagro (Yoldi, min. 81).

Sanse: M. Ramirez, Petxarroman, Aranbarri, Ezkurdia, Jimenez, Gorostidi, Zubimendi, Aldasoro (Djouahra, min. 88), El Haddadi (Alkain, min. 74), R. Lopez, Lobete.

Golak 0-1: Aldasoro, min. 38; 1-1: Yoldi, min. 83

Epailea: Lopez Parra. Txartel horia erakutsi die etxeko Cisnero eta Toni Garciari eta kanpko R. Lopez, Jimenez, Petxarroman eta Zubimendiri.

Xabi Alonso: “Berdinketa justua”

Xabi Alonso hedabideen aurrean agertu da neurketa amaitu eta gero: “Berdinketa justua da. Neurketa nahiko parekatua izan da, gertu izan dugu garaipena baina aurkariak asko estutu du azken minutuetan. Jokalariek hazten joan behar dute eta zelai hauetan jokatzeak asko laguntzen du, egoera guztietara egokituz. Maila oso lehiakorra da eta urte interesgarria daukagu aurretik”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!