Racing Rioja 1-2 Real C

Geldiezinak

Gure bigarren filialak 1-2 irabazi dio etxetik kanpo Racing Riojari eta honekin 7 garaipena jarraian lortu dute. Mikel Llorenteren taldeak partida bikaina egin du, eta hiru puntuak une oro bere jokoa ezarriz lortu ditu.

Txuri-urdinak leialak izan dira euren estiloarekin eta lehen minututik, partida menderatzera irten dira. Talde jokaldi bikain bati esker, Orobengoak baloia jaso du area barruan eta nahi bezala errematatu du, kanpokoak markagailuan aurreratzeko. Donostiarrak ez dira gol bakarrarekin konformatu, eta hegaletik egindako barnealdi bikain baten ondoren, Arzakek bigarrena sartzeko aukera izan du, baina atezainak ondo arrapatu du baloia. Eta Mikel Llorenteren taldeak bere momentu ona gailendu du Orobengoaren bigarren golarekin 40. minutuan, markagailuko aldea bira handituz. Baina gure bigarren filiala jaun eta jabe izan den arren, etxekoek aukera on bat aprobetxatu dute 40. minutuan aldeak murriztu eta atsedenaldira 1-2 joateko. Bigarren zatian, Ivan Agustinen mutilak gogor hasi dira, baina txuri-urdinen defentsako lerroak aukerak saihestu eta aldendu ditu. Azken 45 minutuak eta lehenengoak oso ezberdinak izan dira, bi taldeek ez baitute gol jokaldi asko sortzea lortu bigarren honetan. Eta logroñarren eraso on bat saihestu ondoren, epaileak amaiera adierazi du, markagailua 1-2koarekin itxiz.

Zazpigarren garaipena jarraian lortu du gure bigarren filialak, 90 minututan jokoa menderatzea lortu ondoren. Beste hiru puntu Play-offetako postuetan jarraitzeko. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Beasain KE taldearen aurka jokatzeko. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Racing Rioja: Cheng, Deiby, Rico (Mensah, 46. min.), Sergio (Esparza, 78. min.), Cerrajería, Díaz (kap.) (Sabater, 68. min.), Sabater, Pitu, Galán (Mayoral, 46. min.), De La Fuente(Viega, 63. min.) eta Ketu.

Real Sociedad C: Fraga, Azurmendi (Agote, 58. min.), Beitia (kap.), Astigarraga, Almandoz (larrañaga, 78. min), E. García, M. Rodríguez (Guibelalde, 58.min.), Lebarbier, Arzak (Lizaso, 65. min.), Orobengoa eta Azkune (Merino, 65. min.).

Golak: 0-1: Orobengoa, 29. min. ; 0-2: Orobengoa, 34. min. ; 1-2: Sergio, 40. min.

Epailea: Carrero Romero. Etxeko Deiby eta Keturi eta kanpoko Almandozi atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!