REAL SOCIEDAD 2-1 LEVANTE UD

Gero eta gertuago

Vídeo

Realak garaipen oso garrantzitsua lortu du Levante UD-ri bi eta bat irabazi ondoren. Etxekoak hobeagoak izan dira lehenengo zatian eta bigarren zatian sufritu egin dute, baina azkenean helburua lortuz.

Hasierak alternatiba asko izan ditu. Kanpokoak zertxobait hobeto aritu dira lehenengo minutuetan eta markagailuan aurreratzeko aukera argi bat izan dute. Charlynek izan du buruz gola baina Mariasunen geldiketa bikain bate saihestu du. Hortik aurrera, etxekoak nagusi izan dira. Zornozak eta Leire Bañosek abisua bidali dute lehenengo baloia langara bidaliz eta gero kanpora gutxigatik joan den jaurtiketa batekin. Nahikarik lortu du gola atsedenaldirako ordu laurden bat geratzen zenean, Sandraren aurreran bakarrik jarri ondoren eta jokaldia bikain bukatuz. Aurrelari txuri-urdinak bigarren gola oso gertu izan du golaren jokaldiaren aukera berdintsu batean, baina kanpoko atezainak kornerrera bidali du baloia. Hurrengo jokaldian Ramajok bigarren gola sartu du burukada bikain batekin.

Levantek aurrera pauso bat eman du bigarren zatian. Nereak emaitza murriztu du seigarren minutuan Jessica Silvaren zentroaren ondoren. Gol horrekin, berdinketaren bila joan dira. Jessica Silvak berriro ere aukera argia izan du hogeigarren minutuan, baina azkenean bere jaurtiketa kanporuntz joan da. Mariasun izan da txuri-urdinen artean protagonistetako bat, batez ere bigarren zatian, aurkarien jaurtiketa guztiak gelditu dituelako. Amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Nerea Eizagirrek baloia zutoinera bidali du eskuin hegaletik burututako jokaldi baten ondorioz. Azkeneko minutuetan, kanpokoek baloiaren jabetza izan dute arriskua sortuz, baina Gonzalo Arconadaren neskek ondo mantendu dute emaitza. Horrela, Realak bigarren garaipena jarraian lortzen du eta bederatzi jaurdunaldi porrotik jasan gabe.

Helburua, gero eta gertuago. Zortzigarren sailkatua puntu bakar batera dago. Bi aste barru Zaragoza CFF-ren zelaia bisitatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Gaste, Iraia, N. Mendoza, Ramajo, L. Baños, Itxaso (Etxezarreta, min. 59), Bea (Leyre F., min. 77), Manu (Beristain, min. 57), Zornoza (N. Eizagirre, min. 66), Nahikari.

Levante UD: Sandra, Guti, Lucía (Natalia Ramos, min. 84), S. Prim, Nerea (Alba, min. 79), Jèssica Silva, Junge (Miriam, min. 51), Maitane, Cardona (Greta Espinoza, min. 73), Alharilla, Charyn.

Golak: 1-0: Nahikari, min. 27; 2-0: Ramajo, min. 37; 2-1: Nerea, min. 51

Epailea: Gonzalez Sanchez. Txartel horia erakutsi die etxeko N. Mendoza, Bea eta Leyre F.-ri eta kanpoko S. Prim eta Maitaneri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!